Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2011-04-12

Teatre Nu larunbata 'Aitona Matías' aurkeztuko du Topic-en

Oroitzeko premia, ikasteko nahia eta sortzeko gaitasuna, ikuskizun bakarrean bilduta

froga

2009an aretoko ikuskizun bat estreinatu zuen Teatre Nu taldeak, helduen eta haurren arteko lotura afektiboei buruzkoa: bizitzen hasi berria denaren eta bere bizitzan dagoeneko esperientzia luzea metatu duenaren arteko erlazioari buruzkoa, hain zuzen ere. "Aitona-amonak helduz doaz, baita haurrak ere; eta elkarri laguntzen diote etengabeko aldaketak eta ikasketak ezaugarritutako prozesu horretan", Kataluniako taldeko kideek azaldu bezala.

'Aitona Ramon' obraren protagonistak "aitona bat eta haren iloba dira. Neskaren ikaskuntza prozesua eta aitonaren ahazte prozesua kontatzen ditu". Istorioa "neskaren ikuspegitik kontatuta dago. Nora da neskaren izena, eta berak azaltzen du nola ikusten duen eta bizi duen bere aitonari gertatzen ari zaiona: berak ez bezala, aitonak jada ez du ikasten, ahaztu baizik". Izan ere, Noraren aitonak, Ramonek, Alzheimer gaixotasuna dauka, eta horrek guztiz nahastu du bere eguneroko bizitza eta haurrarekiko erlazioa.

Aitona Ramon ikuskizunak "aitona-amonekiko maitasunaz dihardu; haien oroimenari eusteaz; eta, batez ere, neska batek bizitzeko duen irrikari buruz: ikasi eta uste duenak agintzen dionari jarraituz bizi da, eta bizi duenetik ikasten du eta inguruko guztia interpretatzen du.

Teatre Nu taldeak 2000. urtean hasi zuen bere ibilbidea, Gizon justua lanarekin. Ondotik landu ditu Bolava detektibea, Nire etxepeko haurrak, Mari Errauskine (agian bai, agian ez), Juanen Ilargia, Aliciaren ametsak eta Aitona Ramon.

Teatre Nu taldearen aburuz, "neska-mutilek gozatu egiten dute artearekin, hunkitu egiten dira; guztiz sentiberak dira; irudizko eta fantasiazko munduak sortzen dituzte; etengabe interpretatzen dute errealitatea; zalantzan jartzen dute ulertzen ez duten hori, eta ulertu egiten dute ongi azaltzen zaien hori. Hala, ikusle ezin bereziagoak dira, eta haientzat ikuskizunak sortzea hain da erronka itzela, edozein artistarentzat izan baitaiteke guztiz liluragarria. Helduek uste dugu dena dakigula txikitxoez, baina gure oroimenak huts egiten duelako soilik gertatzen da hori. Guretzat, amnesia hori gainditzeko ariketa da ikuskizun bakoitza".

 

Eguna: Apirilak 16
Ordua: 18:00
Prezioak: haurrek 4 euro; helduek 7 euro. Familia ugariak: haurrek 3 euro; helduek 5 euro.
Sarreren salmenta: Topic zentroko leihatilan. Eta Servikutxan, Telekutxan (943001200) eta www.kutxa.net webgunean.
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko leihatilan soilik egongo dira eskuragarri.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2020 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.