Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2011-05-25

Teatro de las Estaciones kubatar taldea Pinotxo berezia aurkeztuko du, maiatzaren 28an, Topic zentroan

"Txotxongilo ipuinetan nagusia da", Matanzasko taldeko kideek diotenez

froga

'Pinotxo/Egurrezko Bihotza' lana egur finez egindako italiar panpinari buruzko fabula modernoa da. Pinotxoren aita munduan gelditzen den azken arotza da, lanbide hori desagertzear baita, eta bere panpina hezur-haragizko mutiko bihurtzeko irrikaz dago. Kantuak, dantzak, eguneroko bizitzako gertaerak, beste pertsonaia batzuekiko hurbiltzeak eta urruntzeak kontuan hartu, eta benetako haurra izan nahi ote duen erabaki beharko du txotxongiloak.

Teatro de las Estaciones kubatar taldearen aspaldiko ametsa zen ipuin hau berriro agertokietara ekartzea, "kontakizun klasikoetan txotxongilotik hurbilenekoa baita; txotxongilo ipuinetan nagusia", amerikar taldeko kideen arabera. Hain zuzen ere, panpina bizidun bat da kontakizunaren protagonista, eta antzerkiaren munduak dirudi haren berezko mundua. Norge Espinosa da Carlo Collodiren jatorrizko ipuinean oinarrituriko bertsio honen egilea.

"Gure Pinotxo -azaldu dute Teatro de las Estaciones taldearen arduradunek- Collodiren hura bera da, eta lehen aldiz agertu zenetik ia mende eta erdiz osatu diren bertsio ugarietan ezagutu dugun hori ere bai". Pinotxo hau italieraz mintzo da, haren sortzailea bezala; baina gure garaiko hizkuntza ere menderatzen du. "Kantatu eta dantza egiten du; nahi duena ikasten du, baita nahi ez duena ulertzen ere. Garai batean agindu zioten zoriona gaurko zorion bera ote? Egurrezko panpina izateari utzi eta beste edozeinen modukoa izatea ote da onena? Hobea al da beste guztien artean bat gehiago izatea? Gepetto zaharrak bularrean pilpiraka ezarri zion pinuzko bihotza jakintsua da, eta hark lagunduko dio, ikusleekin batera, amaiera aukeratzen; gaur egun Carlo Collodik berak erabakiko lukeen amaiera bera, agian.

'Pinotxo/Egurrezko Bihotza' ekoizpena erakunde hauen babesari esker gauzatu ahal izan da: Europar Batasuna, AECID España, Espainiak Kuban duen enbaxada, Huescako Multilateral, eta Kubako Arte Eszenikoen Matanzasko Probintziako Kontseilua. Eta UNIMA Andalucía lankide izan du egitasmoak.

Eguna: Maiatzak 28
Ordua: 18:30
Prezioak: haurrek 4 euro; helduek 7 euro. Familia ugariak: haurrek 3 euro; helduek 5 euro.
Sarreren salmenta: Topic zentroko leihatilan. Eta Servikutxan, Telekutxan (943001200) eta www.kutxa.net webgunean.
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko leihatilan soilik egongo dira eskuragarri.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2020 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.