Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2012-10-31

Topic-ek nazioarteko mueoen topaketa batean parte hartu du

Tolosako Txotxongiloen Zentru Internazionaleko museoak VIII.Nazioarteko Gaurkotasunezko Museografiaren topaketan parte hartu du

froga

Urriaren 25etik 27ra Toledon ospatu den. ICOM Espainiak (Nazioarteko Museoen Kontseilua, 20.000 museo baina gehiago biltzen dituen erakundea) antolatutako bilera honetan bederatzi museo espiniar eta aleman bat elkartu dira Armada Museoaren Fundazioan eta Armadako museoan.

Topic-ez gain, Getariako Balentziaga Museoak, Castilla la Manchaco Museoek, Malagako Thyssen Museoak, Arkeologia Museo Nazionalak, A Coruñako Zientzia eta Teknologien Museo Nazionalak, Toledon bertan aurkitzen diren El Greco Museoa eta Armadako MuseoaK; Barcelona Futbol Club Museoak eta Koloniako (Alemania) Rautensrauch-Joest Museoak, Cultures of the World-ek, parte hartu dute.

Idoya Otegui Topic-eko zuzendariak eta Maria San Sebastian museoko arduradunak jardunaldi hauetan izan dira, azken honek dioen moduan "proiektuen txosten eta kasu museistiko konkretuen bitartez, museografiaren gaurkotasuna eta Espainiako egoera museografikoa azaldu nahi dute" Jardunaldi hauek profesionalentzaz gain pertsona orori irekiak dira. Normalki museoaren inguruan mugitzen den jendea etortzen da, museoentzako lan egiten duten enpresak eta ikasleak.

Topic-k aurten txostengile modura joan da. Idoya Oteguik Topic-en sorkuntzaren historia azaldu zuen,baita momentuan burutzen diren jarduerak deskribitu ere,kudeaketa modeloa azaldu... " Nahiz eta parte hartu zuten gainontzeko museoekin ezin gintezkeen alderatu euren tamainu eta baliabideak direla eta, adibide gixa Arkeologia Museo Nazionalaleko biltegiak gure zentroa bezain handiak dira, esandakoak arrakasta haundia izan zuen" dio Idoya Oteguik. "Jende asko proiektuarengatik zoriondu gintuen eta aspektu pedagogiko eta sozialaren inguruan interesatu ziren: borondatezko langileak, Zentruaren irisgarritasuna eta gizarteratzea, beste zenbait aspekturen artean.

"Batzarra oso interesgarria eta gustokoa izan da guretzat, Topic-ek beste museo garrantzitsu batzuekin parte hartu baitu. Batzar honetan egotea garrantzitsua izan da Topic-entzat, baita Tolosarentzat ere." dio Maria San Sebastianek

 

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.