Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2013-05-11

Iberoamerikak Heziketako eta Museoetako lehen saria ematen dio Topic-i

Iberoamerikako gobernu gehienen parte-hartzea duen erakundeak, Museo Behatoki Iberoamerikarrak, Topic hautatu du 3. Hezkuntza eta Museo Sari Iberoamerikarraren irabazletzat.

Ekimenak 10.000 dolarreko diru-saria du. Helburua da museoen zein ondare kultural eta naturalaren hezkuntza-ahalmena berrestea eta areagotzea gizarte-errealitatea eraldatzeko estrategia gisa. Iberoamerikako 12 herrialdetako (Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Ekuador, Espainia, Guatemala, Mexiko, Peru, Portugal eta Uruguai) 86 egitasmok hartu dute parte lehia horretan, horietatik 56 1. kategorian (burututako egitasmoak edo aribidean daudenak) eta beste 30ak 2. kategorian (prestatze- eta planifikatze-lanetan dauden egitasmoak).

Topic-ek, Tolosako Txotxongiloen Zentro Internazionalak, eskuratu zuen lehen saria. Txileko Gabriela Mistral Hezkuntza Museoaren “Los Objetos Queridos” (Objektu kuttunak) egitasmoak irabazi zuen bigarren saria, hirugarrenarekin, berriz, Portugaleko Ondare Zuzendaritza Nagusiaren “Kit de Recolha do Patrimônio Imaterial” (Ondare Ez-materiala Jasotzeko Kit-a) eta Uruguaiko Ciencia Viva Herri Elkartearen "Ciencia Viva para Todos” (Zientzia Bizia Guztiontzat) egitasmoak izan ziren sarituak.

Saritutako egitasmoek Ibermuseos Atarian eskuratu ahalko den "Hezkuntzarako Jardunbide Egokien Banku Iberoamerikarra” osatuko dute.

Sari hau, geurea ez ezik, era batean edo bestean gurekin lotura duten pertsona guztiena ere bada. Eskerrak eman nahi dizkiegu hainbat alderdietatik sari hau irabazten lagundu diguten guztiei: gure langileei —soldatapekoak zein borondatezkoak— ikastetxeei eta irakasleei, ikusleei, txotxongilolariei eta babesleei.  Izan ere, haiek gabe ezinezkoak lirateke gure egitasmoak.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.