Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2013-09-23

Dubrovnikek TOPIC jasotzen du munduko museo hoberenen topaketan

Irailaren 19tik 21a bitarte kroaziako hiriburuan 2012an sarituak izan diren 24 museo elkartu dira

froga

Dubrovniken, XII  “The Best of Heritage” topaketa ospatzen ari da, bertan lehengo urtean esparru nazional zein internazionalean sarituak izan ziren mundu guztiko museoek parte hartzen dute. Topaketa honetara museoei dei egiten zaie, euren proiektuak aurkeztu eta beste gainontzeko sarituekin esperientziak  elkarbanatzeko. Konferentzia honen helburu nagusienetako bat, museo horiei ahalik eta harreta profesional haundiena eskeintzea da, baita esperientzia elkarbanatu, kontaktu berriak egin zein informazioa banatzeko aukera eskeintzea ere.  Aldi berean museo hoberenak identifikatu eta sustatzea dakar baita patrimonio zein kontserbazio proiektuak bilatzea ere, UNESCOk bultzatutako mundutik.

Tolosako Txotxongiloen Zentru Internazionala, TOPIC, aukeratutako talde honen partaide da pasaden urtean irabazi zuen Silleto saria dela eta, 2012ko Europar hiru museo hoberenen artean izendatu baitzuten. Sari hau Europar kontseiluko parte den eta urtero ospatzen den Museoen Forum Europear Asanblearen eskutik jaso zen. Gainera aipaturiko organismo honek TOPIC gailendu zuen, besteak beste              “ txotxongiloen magiaren bitartez mundura ireki duten herri txikia dela eta”.

Aurten “The Best of Heritage” topaketan ondorengo herrialde hauetatik etorritako zentruek parte hartzen dute: Txina, Norvegia, Inglaterra, Errusia, Kanada, Japonia, Alemania eta Estatu Batuak besteak beste. Bertaratutako museoen gaiak oso ezberdinak dira, Immigration Museum “Identity; yours, mine, ours”, Melbourne (Australia) edota The Henry Ford Beaborn (Estatu Batuak), baita “Human Library”, Ottawa (Kanada) eta Children´s Centre for Civilisation & Creativity,  El Cairo (Egipto).

Topic-ek bere hitza izango du irailaren 21ean arratsaldeko 17:35etan, Idoya Otegui zuzendariaren eskutik. Nork adierazten duen parte hartze hau “oso garrantzitsua da” haientzat “gure lan museistikoari egiten zaion merezimenduagatik eta baita bertan izango diren museo ezberdinekin esperientziak elkarbanatzeko aukera izateagatik ere”. Zentru Tolosar honen parte hartzea gainontzeko merezimenduetara gehitzen da, urte honetan Iberoamerikako Museoen Behatokiak emandako, Hezkuntzako III Sari Iberioamerikarra  esaterako, bertan 12 herrialdetako 86 proiektu ezberdin aurkeztu ziren.

“The Best of Heritage” topaketan ondorengo museo hauek parte hartu dute: Human Museum ChangSha (Txina); Estonian Maritime Museum de Tallinn (Estonia); Improve a Heritage Site - Norwegian Heritage Foundation (Norvegia); Natuurmuseum Fryslân, Leeuwarden (Herbehereak); Immigration Museum "Identity: yours, mine, ours", Melbourne (Australia); Riverside Museum, Glasgow, (Eskozia); Magritte Museum, Bruxelles (Belgika); Children’s Centre for Civilisation & Creativity, Cairo (Egipto); Leighton House Museum, London, (Inglaterra); State A.S. Pushkin Museum, Moscú (Errusia); Penafiel’s Municipal Museum, Peñafiel (Portugal); "Driving America" - The Henry Ford, Dearborn (Estatu Batuak); Crossing Cultures: Transforming the Ashmolean Museum, Oxford (Inglaterra); Canadian War Museum: “Human Library”, Ottawa, (Canadá); Glasnevin Museum, Dublin (Irlanda); Tropenmuseum Junior, Amsterdam (Herbehereak); Hamamatsu Museum of Musical Instruments, Hammatsu-City (Japonia); The Seaweed Bank, Laesoe (Dinamarka); Mbaru Niang, Flores Island (Indonesia); Rautenstrauch-Joest Museum – Kulturen der Welt, Cologne (Alemania); National Museums Scotland, Edinburgh (Eskozia); Windmills of the Monastery of St.John the Theologian, Patmos (Grezia) y el Museo Alto Horno de Puerto de Sagunto (Valentzia). 

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.