Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2013-12-20

Topic Museoko ehundaka txotxongilo izango dira ikuskai Bilbon

'Haritik, Ekialdera bidai bat' erakusketa urtarrilaren 19ra egongo da zabalik.

froga

Bilboko  Maria Diaz de Haro aretoan bisitatzeko aukera izango da abenduaren 19rarte. Erakusketa, Bizkaiako Foru Aldundiak  kontratatu du, 2010. urtean Tolosako Txotxongiloen Zentro Internazionalak Topic-ek zuen fondo museistiko honetaz interesa erakutsi zuenak. Guztira hari, haga, eskularru edota itzalezko 115 txotxongilo daude ikusgai eta Tolosako Txotxongiloen Zentro Internazionaleko fondoko zati dira.

Erakusketak Asiako kontineteko txotxongilo tradizionaletatik zehar ibilbidea egiten du, bertan Sri Lanka, Indonesia, India, Txina, Myanmar, Vietnam eta Japoniako txotxongiloak ikusteko aukera izango da. Topic-ek ateak zabaldu baino lehen, 2009ko udan Donostian ikusgai egon zen erakusketaren antzeko da.

Topic-eko hezkuntza departamentuko arduradunetako bat den June Gerrikok, zenbait tailer eskeniko ditu erakusketarekin bat datozenak.Tailer hauek abenduaren 26,27,30 eta urtarrilaren 1 eta 2an izango dira. Itzal teknika landuko den tailerra da eta sei urtetik hamabi urte bitarterako haurrei eskenia dago.

Itzal antzerkia Asian sortu zen, Txina eta Indiaren artean, denbora aurrera joan ahala pertsonaiak, sinboloak eta istorioak kontinenteko beste lurralde batzuetara egokitu dira, eta erlijio zein gobernuburuetara biziraun behar izan dute, Turkia edota Greziara iritsi arte. Azken bi herrialde hauetan satira, kritikal sozial eta hezkuntz elementuak lantzeko erabili izan dira.Europan  antzerki mota honek betidanik  lilura sortu izan du, hain berezia den itzal antzerkiaren bidez,  txotxongilo hauek kondaira zein mitoak kontatzeko duten gaitasunagatik.

“Haritik, Ekialdera bidai bat” erakusketak  asiako herrialde ezberdinetako txotxongiloak erakusketen dizkigu. Hori dela  eta Topic-ek, haurrek teknika hau ezagutzea oso garrantzitsua dela pentsatu du. Horrenbestez haur bakoitzak artikulatua izango den bere itzal txotxongiloa erakiko du, hauei bizia emanez eta teknika praktikatuz euren istorio magikoak kontatzeko.Modu erraz batean haurrek etxean praktikan jarri ahal izango duten teknika ezagutzeaz gain,   Asiako kontinente zoragarrira gerturatuko dituzte, non itzal txotxongilolaritza tradizio haundia dagoen. 

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.