2016-12-02
Arrikrutz Abenduko Zubi honetan
Arrikrutz-Oñatiko kobetan egunero eskeiniko dira bisita-gidatuak eta herrigunean Oñatiko ondare historiko-artistikoa ezagutzeko aukera izango da.

Arrikrutz-Oñatiko kobak
Abenduak 3tik 11ra bitarte, egunero eskeiniko dira bisita-gidatuak. Abenduak 5, astelehena ere irekita izango da.
Gipuzkoan dugun kobazulorik luzeena izaki, eredu aparta da gure mendietan urak egiten duen zizelatzearen lan ederra ezagutzeko. Baita, antzina, Euskal Herrian izan genituen bizidunak ezagutzeko ere. Leizezuloetako lehoi edo hartzen aztarnak milaka urtetan zehar lurpean gorderik egon ondoren, bisitariarengana gerturatzen dira beraien gordelekua erakutsi eta beraien bizimoduaz hitz-egiteko.
Arrikrutz-Oñatiko kobetako bisita-gidatuetan parte-hartzeko aurrez-izena ematea gomendatzen da:
943 082000 edo arrikrutz@onati.eus
Bisita gidatuak herrigunean
Oñatiko Turismo Bulegoak Oñatiren historia eta herriguneko ondare momumentala ezagutzeko aukera eskeiniko du abenduak 4,6 eta 8an.
XVI.mendeko Oñati, bertako pertsonaiak eta berauen ekarpenak ezagutuko dira. Berpizkundearen lehen zizeladak inguru hauetara ekarri zitueneko Euskal Herriko lehen unibertsitatea eta bertako erretaula platereskoaz gain, bisitariak Mikel Deunaren elizan gordetzen diren altxorrak eta bitxikeriak ezagutzeko aukera izango du. Gebaratar kondeen kripta, ibai batek zeharkaturiko eliz-klaustroa edo Diego de Siloé-ren artelana besteak beste.
13:00 izango da hitzordua Oñatiko Turismo Bulegoan. 4€/pertsonako.
Informazio gehiagorako
943 783453 edo turismo@onati.eus
*Gainontzeko egunetarako bisita-gidatu aukerez informatzeko galdetu Turismo Bulegoan.
