Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2017-04-14

Arantzazuko Aste Santua jarduerez betea

Aste Santua hasi da baina oraindik gauza asko daude Arantzazun disfrutazeko, zatozte Arantzazuko Parketxera!

froga

Aste Santua Arantzazun jarduerez betea dator. Parketxeak eta Aterpetxe berriak programa berezi bat prestatu dute Aste Santu eta Pazko Astean zehar: 

Apirilaren 15ean, larunbata: zailtasunik gabeko ibilbide eder bat Gomiztegiko artzain eskolaraino gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko (arkumeak, gazta dastaketa, artzain txakur erakustaldia...).

- Apirilaren 18an, asteartea: Pello Zabalaren eskutik Parketxearen inguruan fenologia gaiaren inguruko ibilaldia. Klimak eta naturak duten lotura estua eta gizakiarengan duten eraginaz ariko da hizlaria.

- Apirilaren 19an, asteazkena: Mikel Olano adituaren eskutik hegaztien inguruko behaketa eta solasaldia izango dugu, besteak beste, Arantzazuko harkaiztian bizi diren saiarreak ikusiz.

- Apirilaren 21ean, ostirala: Kalakan musika talde famatuak kontzertu akustiko berezia eskainiko du arratsaldeko 19:00etan.

Informazio gehiago eta erreserbak: 943782894, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa
  • Telefonoa: +34-943782894
  • E-maila: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Gandiaga Topagunea II,
    20567 Arantzazu-Oñati
    Gipuzkoa - Oñati - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Bisita autogidatua:

  • Helduak: 1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 0,5 €

Bisita gidatua:

  • Helduak:1 €
  • Haurrak(6-12 urte): 1,5 €
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.