Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2011-08-05

Meteoritoei buruzko erakusketa Hendaiaraino iritsi da

Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, Bidasoa ibaiaren bi aldeetako erakundeen laguntzarekin, nagusiki CIPE Littoral Basque erakundearenarekin, uztailaren 30a arte Luberrin ikusgai egon den meteoritoei buruzko erakusketa Hendaiara eramate ahalbidetu dute
Guztiontzat horren ezezaguna, baina aldi berean horren erakargarria suertatzen zaigun unibertsoa, neurri handiagoan edo txikiagoan, baina guztiok liluratzen gaitu. Betidanik izan da mila beldurren iturri, esperantza handien jagole eta baita ere leiena askoren iturburu. Guztiek zuzendu dute noizbait beren begirada zerura erantzun bila edo zorte ona eskatze aldera, gauaren iluntasunak irrikarik gordeenei irtenbidea eskainiko dielakoan.
Luberri eta Aranzadik "euskal lurraldeetako ondare geologiko eta paleontologikoari buruzko jakintzaren zabalkundea bultzatu nahian abian jarriko dituzte". Horietako bat, heldu den abuztuan Hendaiara eramango den "Meteoritoak-Meteoritos-Météorites" erakusketa da, abuztuaren bitik urriaren bata bitartean Larretxean, d´Abbadiaren Domeinuan, gozatu ahal izango dena.


Euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez ikusgai egongo den erakusketaz gain, lurrera jausten diren harkaitz espazialen mundua sakonago ezagutzeko aukera izango dute interesatuek. Zer da meteorito bat? Nola iristen da mundura? Non aurkitu daitezke? Ze meteorito mota daude? Galdera horiei eta askoz gehiagori erantzuten saiatuko dira, egonaldi horretan izango diren hiru hizlari adituak.


Aurrenekoa, abuztuaren 6an izango da iluntzeko 21:00etan, ordu laurden lehenago egingo den erakusketaren aurkezpenaren ostean. José Vicente Casado meteorito ehiztari garrantzitsua, frantsesez, "gau izartsua" zuzentzearen arduraduna izango da, bilaketa prozesuen teknikak esplikatzeko.


Abuztuaren 25ean eta ordu berean, antartikoko mikro meteoritoen bilaketen arduraduna den Jean Duprat astrofisikoak "meteoritoak eta mikro meteoritoak, eguzki sistemaren artxiboak" konferentzia egingo du.


Hirugarren eta azken hitzaldia, "meteoritoak eta galtzea masan, K-T limitearen adibidea", irailaren 17an izango da Brest unibertsitateko bolkanologiako irakasle den Thierry Juteauren eskutik. Jarduera guztiak Larretxean, d´Abbadiaren Domeinuan, izango dira.

froga
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Luberri, Oiartzungo ikasgune geologikoa, Fundazioa
  • Telefonoa: 943 26 05 93
  • E-maila: luberrimuseoa@gmail.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Polígono Pagoaldea 41-42 20180 - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOA (2014-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 09:30-14:00 16:00-18:00
Az 09:30-14:00 16:00-18:00
Og 09:30-14:00 16:00-18:00
Or 09:30-14:00 16:00-18:00
La 10:00-14:00 16:00-18:00

SARREREN PREZIOA

3 Euro.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Jatetxea
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.