Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2011-10-22

Trilobiteen aztarnen bila izeneko erakusketa ikusgai LUBERRIn

Erakusketa honetan, trilobiteen eta haiekin batera bizi izan ziren
beste animalia batzuen ehun ale inguru ikus daitezke.
Ale guztiak LUBERRI museoaren bildumetakoak dira.

Urriaren 21ean, ostiralarekin, trilobiteei buruzko erakusketa jarri du ikusgai Luberrik, Oiartzungo Ikasgune Geologikoak. Erakusketan, trilobiteen garaiko beste bizidun batzuen fosilak ere ikus daitezke.

Trilobiteak aspaldi iraungi ziren itsas artropodoak dira, gaur egun ezagun ditugun karramarro eta arrabio edo eskorpioien aurretikoak. Trilobiteak Paleozoikoan bizi izan ziren Lurrean, 300 milioi urtetan. Permiarraren amaieran, orain dela 250 milioi urte inguru, betiko galdu ziren.

Ikusgai dauden ale gehienak Estatu Batuetakoak, Marokokoak, Portugalgoak, Espainiakoak, Frantziakoak, Txinakoak eta Errusiakoak dira, baina Euskal Herrian aurkitutako trilobiteen fosil bakan batzuk ikus daitezke.

Erakusketa datozen hilabeteetan bisitatu ahal izango da LUBERRIn. Gero, Luberrirekin lankidetzan aritzen diren beste museo eta ikasgune batzuetara eramango da.

froga
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Luberri, Oiartzungo ikasgune geologikoa, Fundazioa
  • Telefonoa: 943 26 05 93
  • E-maila: luberrimuseoa@gmail.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Polígono Pagoaldea 41-42 20180 - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOA (2014-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 09:30-14:00 16:00-18:00
Az 09:30-14:00 16:00-18:00
Og 09:30-14:00 16:00-18:00
Or 09:30-14:00 16:00-18:00
La 10:00-14:00 16:00-18:00

SARREREN PREZIOA

3 Euro.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Jatetxea
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.