2011-10-21
Lurraren historia ikuspuntu ezberdinetatik

Gaur bi belaunaldiren bisita izan dugu Algorrin. Bilbotik etorritako haurrek Ttantto izeneko ur tanta baten kontakizuna jarraituz, gure planetako historian izan diren hainbat gertakari ikusi dituzte. Aldiz, Bergaratik etorritako Batxilergoko ikasleek Euskal Herriko historia geologikoa berreraikitzeko aukera izan dute tailer didaktiko baten bidez.
