2014-02-08
"Gazta eta sagardoaren mendia" proiektua: Zeraingo Sagardotegietara autobus zerbitzua
Urtero bezala, Goierriko hainbat puntutatik Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegietara joateko autobus zerbitzua eskeiniko da. Zerbitzu hau "Gazta eta Sagardoaren Mendia" izeneko proiektuaren barnean ulertu behar da. Aurten berrikuntza bezala, Debagoienatik ere abiatuko dira autobusak.

Autobus zerbitzu hau, otsailaren 7tik apirilaren 26ra bitarteko ostiral eta larunbat guztietan irtengo da Zeraingo Sagardotegietara.
HERRIA | ORDUA | LEKUA |
---|---|---|
Legazpi | 20:00 | Eliza ondoko autobus geltokia |
Zumarraga-Urretxu | 20:15 | Zumarragako tren geltokia |
Ormaiztegi | 20:25 | Frontoi parea |
HERRIA | ORDUA | LEKUA |
---|---|---|
Ordizia | 20:00 | Tren geltokia |
Lazkao | 20:15 | Lazkao Txikiren Plaza |
Beasain | 20:25 | Tren geltokia |
Goierriko puntuetara itzulerako autobusa 12:00etan izango da.
AURTEN DEBAGOIENATIK ERE IRTENGO DIRA AUTOBUSAK
Debagoienako hainbat herritatik Zeraingo sagardotegira joan etorria egiteko autobusak izango dira aurten berrikuntza bezala. Zerbitzu hau otsailaren 21ean jarriko da abian, martxoaren 28rarte.
HERRIA | ORDUA | LEKUA |
---|---|---|
Eskoriatza | 19:30 | Herri erdiguneko geltokia |
Aretxabaleta | 19:45 | Azbe |
Arrasate | 20:00 | Garbai |
Bergara | 20:15 | Ertzaintzaren autobus geltokian |
Antzuola | 20:20 | Dya |
Oñatin ere izango da geldialdi bat baina ordutegia oraindik zehaztu gabe dago
Debagoienara itzultzeko autobusa 12:15etan izango da.
Helburu nagusia Zeraingo bi produktu izarrak lotzea da, hau da, GAZTA eta SAGARDOA. Hala, sagardotegietara joateko autobus zerbitzua jartzeaz gain, beste hainbat egitasmo ere abian dira. Ildo honetatik, gazta katak nola egin jakiteko ere ikastaroak antolatu nahi dira.
Horretaz guztiaz gain, sagardogintzaren inguruko ikus-entzunezkoa prestatzen ari dira "Gazta eta sagardoaren mendia" proiektuaren sustatzaileak. Erakusketa bat ere antolatuko da eta Zeraingo turismo bulegotik gaztandegi eta sagardotegiak bisitatzeko aukera ez ezik, erakusketa bisitatu eta sagardo nahiz gazta katak egiteko aukera ere eskainiko da.
ERRESERBAK SAGARDOTEGIAN BERTAN:
Oiharte sagardotegia: 943 50 10 13 / 686 299 158
Otatza sagardotegia: 943 80 17 57
Informazio gehiagorako deitu Zeraingo Turismo bulegora 943 80 15 05.
