Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2015-04-30

LUBERRI, OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOAREN ARGITALPEN BERRIA

Luberrik argitaratutako azken liburua eskuragarri dago jadanik! Oraingo honetan, batez ere gazteei zuzendutako liburu interesgarri bat da. Lehendabizi Eboluzioaren inguran zenbait kontzeptu argitu nahi ditugu eta ondoren, dinosauroetatik hegaztietarainoko eboluzioaren teorian sakonduko dugu. Hau guztia, modu simple, didaktiko eta entretenigarrian  dago azalduta eta hortarako irudi zein argazki asko erabili ditugu. Irakurri ondoren, txoriak modu derberdinean begiratuko dituzuela zin dagizuegu!

froga

Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoak bere argitalpen didaktiko berria aurkeztu nahi dizue: EBOLUZIOA, dinosauroetatik hegaztietara. 

         Ikasgune geologikoaren azken argitalpena diseinu erakargarri batetan aurkezten da eta batez ere gazteentzako egina dago ondorioz, hizkuntza egoki batetan dago idatzita eta termino sinpleagoak erabili dira. Hasiera batetan zenbait kontzeptu argituko dira, Darwinismoa, Hautespen Naturala eta Eboluzioa adibidez, eta ondoren dinosauroen adar batetaik hegaztiak eratorriko lirateen teoriaren zenbait susmabide esplikatuko dira.

         Argitalpen hau eratzearen ideia, Luberriren 10. urteurrena ospatzeko prestatutako erakusketan jaio zen: erakusketaren bixita gidatuetan gai honi buruz ezjakintasun handia zegoela igarri, eta zeozer egitea erabaki zen. Aipatu bezala, azalpenak oso argiak dira eta testuarekin batera ilustrazio eta argazki asko aurkituko dituzue. Era berean , iragana, oraina eta geroaren artean konparaketa bat egiten da.  

         Ikasgune geologikoa ireki zenetikan, Luberriren xede nagusia Lurraren Zientzien dibulgazioa izan da, eta nahiz eta jende guztiari zuzendu, gazte eta haurretaz arduratzen da bereziki. Zergatik? Luberriren ustez, oso garrantzitsua delako euren interesa piztea lehen bait lehen gai hauen inguruan eta liburuxka honekin gai oso erakargarri bat aprobetxatu da esparru hau lantzen has daitezen.

Gustatuko zaizulekaoan,  

Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Luberri, Oiartzungo ikasgune geologikoa, Fundazioa
  • Telefonoa: 943 26 05 93
  • E-maila: luberrimuseoa@gmail.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Polígono Pagoaldea 41-42 20180 - Oiartzun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOA (2014-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Ar 09:30-14:00 16:00-18:00
Az 09:30-14:00 16:00-18:00
Og 09:30-14:00 16:00-18:00
Or 09:30-14:00 16:00-18:00
La 10:00-14:00 16:00-18:00

SARREREN PREZIOA

3 Euro.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Jatetxea
  • Ikusmen urria dutenentzako egokitutako edukiak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.