Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2016-02-01

Ireki da apirilaren 6tik 9ra Topic-en ospatuko den EMYA, Europako museo onenak izendatzen dituen, sarietara etortzeko epea

Aurten, apirilaren 6tik 9ra, Tolosako Topic-en ospatuko den Emya 2016, European Museum of the Year Awards, sarietan parte hartzeko izen ematea, martxoaren 23 arte irekita egongo da. Izen ematea Topic-eko web orrian egin daiteke edota zuzenean  www.topictolosa.com/emya helbidean.  Martxoaren 1a baina lehenago apuntatzen direnentzat tarifa berezi bat egongo da, baita Euskal Herriko museo, ikasle… ere.

froga

Apirilaren 7tik 9ra, sarietan parte hartzen duten 49 museoko arduradunek euren proposamen eta lan egiteko moduak aurkeztuko dituzte, parte hartzaileek egun europako museoetan punta-puntan dagoena ezagutzeko aukera paregabean izango dutelarik. Topic-en ospatuko diren aurkezpen eta bilkura hauek, apirilaren 6an  Donostiako San Telmo Museoan “teknologia berriak eta museoak” izenburu izango duen jardunaldiarekin osatuko dira.

Gainera, EMYA 2016ak dirauen egunetan, parte hartzaileek Euskal Herriko museo ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute: Topic, San Telmo, Balentziaga museoa eta Euskal Herria museoa, Gernikan. Aldi berean, programatutako zenbait irteeratan, gure ohiturak eta kultura ezagutzeko aukera izango da.

European Museum Forum irabazirik gabeko elkarte bat da eta Europako Kontseilu eta Museoen Aholkularitza Internazionalarekin (ICOM) sendi.  EMYA sariek, bereziki, museografiaren eta museologiaren kalitatea aztertzen dute: arkitektura, gizarteratzea, diseiñua, bisitariarekin duen harremana, aspektu pedagogikoak… kontuan hartzen dituelarik. Bertan, Europa guztitik etorritako museoek parte hartuko dute. Aurten, zehazki 49 museo izango dira parte hartuko dutenak.

 EMYA sariak, erakuslehio paregabe dira, momentu honetan musografiaren inguruan mugitzen dena erakusteko eta ezagutzeko. Mota guztietako museoek hartzen dute parte bertan: publiko zein pribatuek; txikiek zein haundiek; zientzia, artea, etnografia…espezializatuek, etabar. Museo berri edota eraberritua izatea da, hautagaiek bete beharko duten ezinbesteko baldintza.

Banatuko diren sarien buru European Museum of the Year Award (urteko museo onenari saria) izango da, nahiz eta beste zenbait aipamen sari ere izango diren beste hiru edo lau museorentzat. Hauetaz gain, Keneth Hudson Award saria ere emango da, EMYA sortu zuenaren ohoretan (gainera, 2016ean ehun urte beteko dituen saria da), sari hau proiektu museologiko ezhoiko, ausart eta agian museoek gizartean duten ikuspegitik atera eta eztabaidagarri izatera iritsi daitekeen  museo, pertsona, proiektu edota pertsona talde bati ematen zaio.

Besteak beste, Siletto saria ere ematen da. Sari hau,  azken urteetan  bisitarien kalitatea hobetzeko, antolaketan eta bere proiektuen garapenean herri zein boluntarioen laguntza izan duen museoari ematen zaion saria da.

Azkenik, Europako Kontseiluak, bere estatuaren zati  diren 47 herrialdeetatik europako ondare kulturala hobekien azpimarratu, ordezkatu eta sutatzen duen museoa saritzen du. Sari hau izan ohi da hitzaldia eta EMYA 2016 sariak baino lehen zein den garaile jakinarazten den sari bakarra. Aurten, Gdansk-ak (Polonia) Elkartasunaren Zentru Europearrak jasoko duelarik.

Tolosako Txotxontxilo Zentro Internazionalarentzat aukera paregabea da, EMYA 2016 sari banaketarako leku moduan aukeratua izatea. Bai, txotxongilo museo moduan edoeta mundu hau erakargarri egiten zaion edonorentzat ere: museoetako profesional eta zer ikusia dute instituzioentzat, zein ikasle eta interasa duen  edonorentzat ere.

Gure erkidegoan zenbait museo garaile izan ziren sari hauetan. Topic museoak 2012.urtean Silleto saria jaso zuen, San Telmo Museoak 2013.urtean ohore aipamen bat jaso zuen eta Bibaoko Guggenheim Museoak 2000.urtean museo onenaren saria jaso zuen.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegia (2017-09-16 / 2018-06-14)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-13:00 16:00-19:00
Az 10:00-13:00 16:00-19:00
Og 10:00-13:00 16:00-19:00
Or 10:00-13:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 15:00-19:00
Ig 10:00-14:00 15:00-19:00
Jaiegunak 10:00-14:00 15:00-19:00

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.