Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2016-05-09

MNE Topic-en ospatuko da maiatzaren 14 eta 18an

Ate irekien jardunaldi bat izango da, kontzertu eta argazki lehiaketarekin

froga

Museoen Nazioarteko Eguna ICOMen ( Museoen Nazioarteko Kontseilua) ekinbidea da eta maiatzaren 18an ospatzen da. ICOMen sareak urtero gai bat aukeratzen du Museoen Nazioarteko Egunerako, eta honen helburua komunitate museistikoko kezkak gizartearekin elkarbanatzea izaten da. 2016eko gaia: Museo eta Paisai Kulturalak izango da. Aurten Topic-en DIMa maiatzaren 14 eta 18an ospatuko da. Bi egunetan tolosako museoak ateak irekita izango ditu. Maiatzaren 14ean,  Gau Zuria ospatuko da, gaueko 21:00etatik 01:00tara. Eta asteazkenean, irekita egongo da goizeko hamaiketatik gaueko bederatzietara. Gainera ondorengo ekintza hauek ere antolatu dira: 14, larunbata: Tolosako Musika Eskolako ikasleek eskainitako kontzertuak, 21:00tatik 23:00tara18, asteazkena: Tolosako Musika Eskolako ikasleek eskainitako kontzertuak, 17:00tatik 20:00etara Egun hauetan zehar, irekita  dago Topic-eko argazki lehiaketako parte hartzea, maiatzaren 4tik 25era. Sari banaketa ekainaren 23an izango da.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna:
  • Telefonoa: +34 943 65 04 14    
       
  • E-maila: cit@cittolosa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Euskal Herria Plaza 1, 20400 Tolosa - Tolosa - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Ordutegia (2017-09-16 / 2018-06-14)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-13:00 16:00-19:00
Az 10:00-13:00 16:00-19:00
Og 10:00-13:00 16:00-19:00
Or 10:00-13:00 16:00-19:00
La 10:00-14:00 15:00-19:00
Ig 10:00-14:00 15:00-19:00
Jaiegunak 10:00-14:00 15:00-19:00

SARREREN PREZIOA

2 urtetik beherakoak: doan.

Haurrak (2 eta 12 urte bitarte): 3 €. Helduak: 4 €.

Tarifa murriztua: Haurrek: 2 €. Helduak: 3 €.

Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, TOPICen lagunak, familia ugariak eta egiaztatu dezaketen jubilatu eta langabetuak). Museorako txartela ordainduta, aldi baterako erakusketa ere bisita daiteke.

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.