Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2016-09-28

Hegaztien Munduko Eguna 2016

Ekoetxea Txingudik Hegaztien Munduko Eguna ospatuko du asteburu honetan:

·         Doako jarduerak adin-tarte guztientzat: eraztunketa, behaketa, identifikazioa, tailerrak eta erakusketak.

·         Eusko Jaurlaritzako Ingurumen-Hezkuntzako zentro guztiek Bird Life International ekimenarekin bat egin dute.

froga

Ekoetxea Txingudiren kasuan, ondokoa izango da egitaraua:

Urriak 2, igandea. Plaiaundi. (10:00 - 14:00)

- Hegaztiak behatzeko guneak, material optikoz hornituta. Itsas Enara OEko zenbait ornitologo guneko puntu ezberdinetan kokatuko dira, hegaztien behaketa eta identifikazioa errazteko.

- Hegaztien eraztunketa. Aranzadi Zientzia Elkarteak, hegaztien azterketa zientifikoa egin ahal izateko eraztunketak duen garrantzia azalduko die interesatutako lagun guztiei.

-  Hegaztien Identifikazio Lehiaketa.

- Haurrentzako tailerra. Goiz osoan zehar, haurrek hegaztientzako askak egiteko aukera izango dute.

- Erakusketa. “Gure arrano arrantzaleak ezagutzen”

Urriaren 1ean, halaber, Euskadiko II. Ornitologia Maratoia ospatuko da, Aranzadi Zientzia Elkartea, Espainiako Ornitologia Elkartea, Birding Euskadi eta Basquetourren eskutik eta Ataria, Urdaibai Bird Center, Geoparkea, Ekoetxea Txingudi eta Ekoetxea Urdaibai zentroek koordinatua. Interesaturiko herritar guztiei zuzenduriko ekimen horren xedea da ahalik eta hegazti-espezie gehienak identifikatzea 24 orduz, eta EAEko edozein lekutan.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du Ekoetxea Txingudi, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eusko Jaurlaritza
  • Telefonoa: 943 619 389
  • E-maila: txingudi@euskadi.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Pierre Loti Ibilbidea 20304 - Irun - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera dohainik

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Informazio puntua
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Lorategia
  • Atseden lekuak
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.