2016-10-05
Topic-ek Joan Baixas-en erakusketa, 'Eroen ontziaren', luzatzen du urriaren 23ra arte
Joan Baixasen sorkuntza unibertsoa agerian geratzen da, artista katalandarrak espreski sortutako erakusketa honetan. Pintura, objektu, instalazio eta elementu oso sinpleekin eraikitako txotxongiloak ikus daitezkeelarik.

Txotxongilo munduan erreferente izan eta izaten jarraitzen du Baixasek, bere ikuskizunetan arte disziplina ezberdinak bateratzen dituen artista global bat da. Bere ikuskizunak errealitate bilakatzen dira, musikaren trasbertsilitatea, arte ederrrak, antzerkia… nabarian utziz. Joan Miró, Antoni Tapiés eta Antonio Saura bezalako artistekin lan egin du. Erakusketaren ordutegiaAstean zehar: 11:00-13:00 eta 16:00-19:00Asteburu eta jaiegunetan: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00Astelehenetan Topic itxita egoten da.
