Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-06-11

Igartubeiti irisgarriagoa da orain Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek eginiko dolarearen maketari esker

Gaurtik aurrera Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek eginiko XVI. mendeko dolarearen maketa Igartubeiti Baserri Museoko interpretazio zentroan dago ikusgai. Honela, gerturatzen diren guztiek dolarearen egitura eta funtzionamendua hobeto ulertzea ahalbidetuko du, baserria bisitari ororentzat irisgarriago eginez.

froga

2018. urtean Izarraitz Lanbide Heziketatik Igartubeitira eginiko bisitak elkarlanerako bidea ireki zuen, museoan ikusgai dagoen dolarearen maketa egiteko. Aldi berean, ekimen hau  Igartubeitik bultzatutako “Guztientzako museoak” programaren barnean dago, pertsona guztientzako irisgarritasun unibertsala bermatzen duten baliabide eta neurriak areagotu asmoz.

Baliatutako materialen artean, okumezko oinarriaren gainean Urola bailarako baserri zahar batetik berreskuratutako 300 urteko Euskal Herriko haritz baten egurra eta haritz amerikarraren egurrak daude.

Hemen maketa egiteko prozesuaren bideoa. 

Honenbestez Igartubeiti Baserri Museoak esker ona adierazi nahi die Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleei gure historia hobeto ulertzen eta Igartubeiti Baserri Museoa  bisitari guztientzat irisgarriagoa egiten laguntzeagatik.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.