Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-07-02

Patrim erresidentzia artistikoa: Aste bat falta da Nathalia Heim artista Igartubeitira etortzeko

Astebete barru iritsiko da Nathalia Heim artista Igartubeiti Baserri Museora, uztailaren 8tik abuztuaren 4ra bitarte erresidentzia artistikoa burutzeko helburuarekin.

froga

Nathalia Heimek (Natheim) arte bisualaren alorrean lan egiten du, Argentinan, Frantzian, Italian eta Espainian 2010etik lanak konposatzen eta erakusten. Giza Komunikazio (UBA) ikasketak burutu zituen, Argazkilari Profesionala, irakaslea eta Kultur Kudeatzailea da.

Igartubeitiren kasuan,  artistak bere lanean lurraldeko emakumeei eta bizi diren espazioari protagonismoa ematea proposatzen du, PATRIM+ mugaz gaindiko erresidentziaren helburuei erantzunez.

Nolakoa izango ote da Nathaliaren esperientzia baserrian eta gure inguruan? Astero kontatuko dizuegu Igartubeitiko webgunean bere proiektuaren inguruan egiten dituen ekintzen, lanen edota hasunarketen berri.

Erresidentzia hau Patrim+ sarearen barnean kokatzen den proiektu bat da. PATRIM museo, ekomuseo eta ondarearen interpretazio zentroen mugaz gaindiko sare bat da. Honen helburuetako bat da arte- eta ondare-arloen arteko bidegurutze-espazioak sustatzea, kultura garaikidean kokatutako diskurtso berriak sortuz eta paisaia eraldatzearen, hiri-landa binomioaren edo ingurumen- eta ekonomia-krisiaren inguruko egungo eztabaidetan oinarrituz.

Aldi berean PATRIM+ artista-egonaldiak publikoak konektatzea eta publiko berrien bila joatea bilatzen du. Proiektu honen hartzailea gazteria eta kultura- zein arte-eskaintzatik urrun dagoen jendea da. Egonaldiaren asmoa da inplikatutako hiru zentroen lurraldeko biztanleen, artisten, artelan baten eta sorkuntza-prozesuaren arteko topaketa erraztea da, presentzia artistiko sendo batean oinarrituta.

POCTEFA PROIEKTUA

PATRIM+ egonaldi-proiektua PATRIM+ EFA 251/16 proiektuaren baitan garatu da, Espainia-Frantzia-Andorra Lankidetzako Programa 2014-2020an kokatuta aurkeztu izan dena. Proiektu honetarako gastuak POCTEFAk hartuko ditu bere gain % 65ean, Europar Batasuneko EGEF (FEDER) Eskualde Garapeneko Europako Funtsen kredituei esker.POCTEFA-ren helburua Espainia-Frantzia-Andorra arteko mugaldeko lekuen arteko sare sozial eta ekonomikoa sendotzea da. Laguntza hau mugaldeko lekuen garapen ekonomiko, sozial eta ingurugiro garapenera bideratuta dago, estrategia bateratu baten bitartez lekuko eskualdeko garapen iraunkorra lortzeko.

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.