Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-07-12

Dagoeneko hemen da Nathalia Heim artista eta bere proiektuari ekin dio

froga

Lehenengo sentsazio eta harremanak

Astelehenean iritsi bezain laster, ingurua ezagutzeari ekin zion. Lehenik eta behin Igartubeiti baserria ezagutu zuen, bertan baserriaren nondik norakoak azaldu genizkion bertako historia eta kulturara hurbilduz. Aipatzen duenez, aurrez berak dokumentu ezberdinetan kontsultatuz eraiki zuen baserriaren ideia ez da errealitatearekin bat etorri, eta baserrien egitura eta arkitektura bertatik ezagutzean harrigarria iruditu zaiola aipatu digu.

Bere proiektuaren lan ildoa bailarako emakumeen bizipenak eta narrazioak oinarritzat hartuta, emakume hauek euren ingurunearekin erlazionatzeko duten modua argazki artistiko batean irudikatzea izango da.

Lehen aste honetan zehar bailarako elkarte edota norbanako emakumeekin harremanetan jarri da, bere proiekturako bizipen eta narrazio horiek biltzeko. Esate baterako, Urola Garaiako Emakumeen etxekoekin eta Ormaiztegio jubilatu talde batekin elkartu da. 

Bailarari begiratzeko beste modu bat

Hasiera batean, espazioaren sakabanaketa deigarria egin bazitzaion ere, elkarren arteko kohesioa eta harremana egunerokotasunean etengabea dela nabarmendu du. Eta mugikortasunaren auzia “inplizituki” edo “esplizituki” agerian dagoenaren sentsazioa du. Guk  barneratuta badugu ere, berari deigarria iruditu zaio bailaran zehar erlazionatzeko eta mugitzeko dagoen ohitura. Eta honi loturik, aipagarria iruditu zaio, espazio horiek naturarekiko harremanean garatu izana. Eta azkenik, bailarari loturik, espazio txiki baina sakabanatua den honetan, harremantzeko eta elkartzeko baliabide ugari daudela iruditu zaio eta honek bertan bizi garen jendearen “intentzionalitatearen” berri ematen duela hausnartu du. 

Hauetxek aste honetan Nathalia Heim artistak jaso dituen bizipen eta hausnarketak. Askotan, “kanpoko” begirada batek ohikotzat eta naturaltzat ditugun joeren inguruan hausnartzeko bidea irekitzen duela esan daiteke. 

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Telefonoa: Tel.: +34 943 725 107 Fax.: +34 943 880 138
  • E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.net
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Ezkio Bidea. 1.km
    20709 EZKIO-ITSASO - Ezkio-Itsaso - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Sarrera Doan: Ostegunero, ICOM-eko kideak, 10 urtetik beherakoak eta Betizu bazkideak.Orokorra: 3,00 €Murriztua: 1,50 € (ikasle, talde, jubilatu, langabe, Nekatur-eko bezero, Eusko Ikaskuntza eta Hirukide bazkideak):Bisita gidatuak: 1,00 €Bisita bateraturako eskaintza: Zumalakarregi Museoarekin bisita bateraturako bonoa: 5 €

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Kanpoko ibilbideak
  • Haur parkea kanpoan
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Salmenta makinak
  • Atseden lekuak
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.