Ekoetxea Txingudiko hezkuntza eskaintza
Txingudiko paduretako ingurumen-hezkuntza programako unitate didaktiko guztiak hezkuntzako curriculumera daude egokituak. Hartara helburu kurrikularrak bermatzeaz gain beste ekintzen osagarri izan daitezke edota landu gabeko gai interesgarrien sarrera izan.
Ingurumen-hezkuntzako programaren helburu orokorrak honakoak dira:
- Hezegunea osagai pedagogiko bat bezala erabili, ingurumen jakintzak, gaitasunak eta balioak barneratuz ikasleek jasangarritasuna bultza dezaten.
- Ikasleak EAEko ingurumen-egoerari buruz sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.
- Hezkuntza formalaren osagarri izatea biodibertsitateari buruzko gaietan.
- Hezeguneen kontserbazioan eta hauen erabilera jasangarrian trebatu eta gaitu ikasleak.
- Ikasleak Txingudiko paduren kontserbazioan esku-hartzera bultzatu.
- Naturaren behaketarako eta gozamenerako aukera eskaini.
Horretarako, unitate didaktiko desberdinak eskaintzen dira ziklo eta kurtso bakoitzeko.