Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

Zer nolako biharra emakumeena!

Emakumearen Nazioarteko egunaren bezperarekin bat eginik, datorren martxoaren 7an, Armagintzaren Museoak ekintza berria sustatu du: Zer nolako biharra emakumeena! 8-99 urte bitarteko edozein norbanakori zuzendua. Hitzordua, arratsaldeko 5etan.

Belaunaldi desberdinen arteko topaketa bezela aurkezten da, ama eta seme-alaba, amona eta biloba, zein izeba eta ilobei zuzendua. Gazte zein helduentzat, azken finean.

Izaskun Gastonek dinamizatua, jarduerak bi zati izango ditu.

Lehenik eta behin, Eibarreko emakumeen ofizioen irudiekin ohizko Memory jolasean parte hartuko dute. Emakume hauetariko asko historian oso garrantzizko izandakoak eta  helduengaitik ezagunak direnak. Jolasa modu koopetatiboan izango da: iñor ez da galtzaile aterako, denok irabazle.

Irudi bikotea topatzean, taldeak, ofizio bat egokituko dio eta berari buruz dakiena partekatu: zer zuen, edo duen, oinarri, burutzeko jakin beharrekoa, lan baldintzak, eta lana burutzen zuen edo duen, norbait ezagutzen duten. Helduen jokaera funtsezkoa da gazteenei ezagutza eta bizipen pertsonala trasmititzeko.

Ondoren, museoa begirada desberdin batekin bisitatzeko aukera izango dute. Gidak areto ezberdinetatik eramango du taldea eta Eibarko industrian emakumeak izandako papera azalduko du, udal bildumak dituen piezen laguntzaz. Etorri eta ulertuko duzu zergatik “Zure bizikleta martxan jar ezazu!” izenburua jarri diogun...

Tailerraren izena: Zer nolako biharra emakumeena!

Lekua: Armagintzaren Museoa

Eguna: martxoa 7

Ordua. 17:00

Kopurua: 25 lagun

Hizkuntza : euskeraz

Izena eman: museoan bertan martxoak 7 , 16:30etatik 17:00

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Udal museoa
  • Telefonoa: tel. 943 708446
    Fax. 943 708436
  • E-maila: museoa@eibar.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Bista Eder, 10 - 5º
    20600 Eibar - Eibar - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Armagintzaren Museoa (2010-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Az Itxita 16:00-20:00
Og Itxita 16:00-20:00
Or Itxita 16:00-20:00
La Itxita 16:00-20:00
Ig 10:00-13:00 Itxita
Jaiegunak Itxita 16:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera doan: Ostegunero, ICOM-eko eta Betizuko baskideak, 7 urtetik beherakoak eta Eibarko derrigorrezko eskolatze okastetxeak.

Orokorra:3€

Murriztua:1,50€ ( 26 urtetik beherago ikasleak - erretiratuak eta langabetuak).

8 pertsona baino gehiagoko taldeak:2€/per

Bisita gidatuak ( 18 pertsona gehienez):18€ sarrera prezioari erantsi behar zaio

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Entzunezko gidak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.