Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

IKASTETXERAKO HEZKUNTZA PROGRAMA

Cristóbal Balenciaga Museoko bilduma informazio-iturri aparta da; alde batetik, moda-sortzailearen sorkariek garrantzi handia dutelako modaren munduan, eta, bestetik, Balenciagaren garaiko gizartearen, politikaren, ekonomiaren, artearen eta kulturaren lekukotza eskaintzen dutelako. Elementu esanguratsua da jantzia, gizakiaren historian jasota dagoena. Baina, horretaz gainera, sormenarekin eta teknikarekin lotuta dagoenez, artearen alorrera ere hedatu da.

HAUR HEZKUNTZAIpuina, baliabide didaktiko eta hezigarri gisa

KONTU KONTARI

Cristóbal Balenciagaren bilduma ikasleei hurbiltzeko, ipuinaz baliatuko gara. Istorio erakargarri eta jostagarri baten bidez, erakusketan dauden zenbait jantzirekiko interesa piztuko diegu ikasleei, eta haien ezaugarriak aztertuko ditugu.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleei zuzendutako jarduera.Erakusketara bisita eta tailerra.Iraupena: 1 ordu 30 min.

LEHEN HEZKUNTZAEsploratzea eta esperimentatzea, ikasteko metodo gisa

HARITIK TIRAKA

Azken emaitza lortzeko orduan, ehunen ezaugarriek zenbateko garrantzia daukaten ikusiko dute ikasleek. Jantzien hainbat elementu aukeratzea funtsezkoa dela ohartuko dira (ehundura, forma, kolorea...), eta gonbita egingo diegu, ehunen hainbat dekorazio mota arretaz beha ditzaten.

JANTZI BAT, PUZZLE BAT

Jarduera honen bidez, jantziak nola sortzen diren erakutsiko diegu ikasleei. Batez ere, patroigintzan murgilduko ditugu: patroiak nola egiten eta erabiltzen diren ikusteko aukera izango dute, baita jostun gisa dituzten trebeziak praktikan jartzekoa ere.

Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jardueraErakusketara bisita eta tailerra.Iraupena: 2 ordu.

BIGARREN HEZKUNTZAElkarrizketa eta parte-hartzea, gogoetarako baliabide

MODA ETA GORPUTZA

Jantzien bidez, eraldatu egiten da gorputza. Lehen hala egiten zen, eta gaur egun ere bai. Jarduera honetan, pertsonaren siluetan egindako eraldaketak aztertuko ditugu, eta aldi historiko eta estatus sozial eta/edo ekonomiko jakin batekin lotuko. Hala, ikasleak jantziaren komunikazio-balioaz jabetuko dira.

Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jardueraErakusketara bisitaIraupena: 1 ordu 15 min

MODA ETA ARTEA

Cristóbal Balenciagaren sorkarien bitartez, ikasleek modaren eta artearen arteko lotura eta harremana ulertzeko aukera izango dute. Getariar moda-sortzailearen inspirazioa eta eraginak aztertuz, zenbait margolariren lanean sakonduko dugu.

Batxilergoko ikasleei zuzendutako jardueraErakusketara bisitaIraupena: 1 ordu 15 min

Ordutegia, izen-ematea eta tarifak

Jarduerak Cristóbal Balenciaga Museoan izango dira, asteartetik ostiralera, 10:30etik 14:30era.Hizkuntzak: euskaraz eta gaztelaniaz.

Programan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da.Programan parte hartzeko kostua 1 €-koa izango da ikasleko, eta irakasleak doan sartu ahalko dira.

Harremanetarako:Tel.: 943 00 88 40@ didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Balenciaga Fundazioa
  • Telefonoa: +34 943 008840
  • E-maila: info@cristobalbalenciagamuseoa.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Parque Aldamar 6. 20208 - Getaria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

Arrunta: 10 €

Murriztua: 7 €

Jubilatuak

Ikasleak

Gazte-Txartela

Ikasleak (18años)

Doan:

ICOMeko partaideak

Euskal Eskola Publikoko irakasleak

Haurrek (9urtetik behera)

Taldeentzako tarifa berezia: -10%

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Gida didaktikoak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Gela didaktikoa
  • Lorategia
  • Denda
  • Kafetegia
  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Entzunezko gidak
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.