Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Museoak ZU entzun nahi zaitu! ONLINE Jolasa. Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen
Rss

Berriak

2013-05-10

Museoak ZU entzun nahi zaitu! ONLINE Jolasa. Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen

Zumalakarregi Museoa

Bidal iezaguzu etorkizuneko museoengandik espero duzuenari buruz duzun iritzia aurkezten duen bideo edo audio bat @igartubeiti @UntziMuseoa edo @zumalakarregi ra eta zure ahotsak merezi duen oihartzuna izango du! NOLA?

Guztiok gara museo, eta gure ondarearen isla izan dira, dira, eta izango dira. Bai, gurea. Horregatik behar dugu zure laguntza. Nor zu baina hobeto etorkizuneko museoei buruz espero duzuna azaltzeko.

Maiatzak 9tik 18ra bitartean
 
XVIII. mendeko egongeletan publiko zabalari ondarea ezagutarazten zitzaionetik gauzak asko aldatu dira. Gaur egun aldaketak oso azkar gertatzen dira eta ez zaitugu ahaztu nahi: Zer esan nahi diguzu?
 
Nola irudikatzen duzu zure ametsetako museoa?, Zer nahiko zenuke museoan ikasi?, Zein da museoen inguruko zure iritzia?, Zer eskatzen diezu museoei?, Museotara zertara zoaz?, Zeren inguruan egingo zenuke museo bat?, Zein da gehien gustatu zaizun museoa edo bisitatu duzun tokia?
 
Gaurko kulturaren egoera ikusita, museoak espazio bizia izan nahi dugu, eztabaida eta parte hartzea bultzatu eta zure interes eta kezkei irtenbidea emango zaien lekua; eta zu beharrezko zaitugu horretarako. Zu, gure erabiltzaile, bisitari, herritar, bezero edota laguna. 
 
Zu zara jarduera honetako protagonista!
 
Lerro hauek irakurtzen ari zaren neurrian ideia mordoska bat dituzu buruan dantzan. Ideia horiek entzun nahi ditugu!!
 
Nola parte hartu?
 
Grabatu bideo edo audio bat mugikorrarekin, argazki kamerarekin edota eskura duzun beste edozein tramankulurekin. Moldaketak eginda edo ez, gogoratu garrantzitsuena zure mezua maiatzaren 18a, Museoen Nazioarteko Eguna, amaitu aurretik iristea dela. Egun horretan zehar, museoan jasotako bideoak aurkeztuko ditugu, zure iritzia bertako eremu batean islatuz. Zure bideo eta audioak facebook, twitter edota hauetako edozein emailetan ditugu: 
 
 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.