Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Jolastera? Museoa!!! Sei asteburu, sei gai; Burdina, Artea, Itsasoa, Historia, Gastronomia, Natura (Otsailaren 13tik martxoaren 22ra arte)n
Rss

Berriak

2015-02-09

Jolastera? Museoa!!! Sei asteburu, sei gai; Burdina, Artea, Itsasoa, Historia, Gastronomia, Natura (Otsailaren 13tik martxoaren 22ra arte)n

Jolastera? Museora!!!

Udaberrirako Gipuzkoako Museoetan familientzako antolatutako jarduerak. Gonbidatzen ditugu zentzumenen bidez ametsezko bidaia egitera, iragana ezagutuz gure gaur egungo identitatearen oinarria aurkitzea. Museoek eskainiko ditugun jarduera eta ekintzen bidez, imajinazioa landu eta jolasteko aukera izango duzuee sei diskurtsoen inguruan. Esku orria (PDFan)

Otsailaren 13tik martxoaren 22ra arte, 6 gai landuko dira; Burdina, Artea, Itsaso, Historia, Gastronomia eta Natura.

· Otsailaren 13-15 BURDINA. Gai honen bidez Gipuzkoako garapena burdinaren industriari lotuta dagoela ikusiko dugu.  

"Burdina eguna"

Familia giroko haurrei burdinola erakutsiko zaie. Erdi aroaren bukaeratik hasi eta XIX. Menderarte Gipuzkoako ekonomia-jarduera honek izandako garrantzia azalduko zaie. Uraren erabilerarekin Burdinola nola mugitzen zuten irudikatzea izango da hurrengo pausoa eta horretarako Burdinola bat eraikitzea izango dute haurrek bisitaren amaieran egin beharreko lana.

Otsailak 15

Ordutegia: 13:00etatik 14:00etara

Euskaraz

Informazio gehiago 605 77 18 81

 

"Burdina eta Makina Erremintaren arteko lotura: 600 urteko ibilbide Industriala"

13an ohiko bisita egin daiteke. 15ean, igandean, ordutegi berezia izango da. Bi egunetan Museoa eta Elgoibarko herriko kale-erakusketa industriala bisitatu ahal izango dira. Kale erakusketan 600 urteko Ibilbide Industrialaren erakusketa bisitatu ahal izango da, Bolatokian (S.Bartolome elizaren ondoan) eta baita Giza Eskubideen Plazan (Udaletxe atzean) ere.

Otsailaren 13an:

8etatik 13.00etara eta 14:30etatik 17:30etara

Otsailaren 15ean: 10.00etatik 13.00etara

Elebiduna.

Informazio gehiago, 943 74 84 56

 

"Arditurriko meategian bihotzera bisita"

Arditurriko meategien bihotzera bisita denboran zehar egiten den bidaia da, bertan adimena, zentzuak eta emozioak nahasten direlarik. Iluminazioak eta soinuek paper garrantzitsua dute bisita honetan; horrela meazulo barruan giro magikoa sortzen dute, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez. 2.000 urtez meazuloan bizi izandako soinu eta giroa birsortu da: arrokek erortzean egiten duten soinua edo lakuen distiraz apainduriko isiltasuna.

Otsailak 15. 

Ordutegia, 12tan. 

Elebiduna. 

Informazio gehiago, 943 49 50 69 / 943 67 06 37

 

"Langileen ibilbidea eta etxea"

1950. urteko familia arrunt baten eguneroko bizitzan murgilduko gara. Gauzak asko aldatu dira azken urte hauetan eta garaiko etxebizitzan murgilduta eta garaiko objetuak aztertuz, mila kontu kontatuko dizkigute monitore adituek. Garai hartan, herri industrializatu guztietan bezelaxe, etxeetan familia bat baino gehiago bizi zen eta bertan antolatzea ez zen gauza erreza izan. Gero, ekonomatoa, pentsioa, etabr...ikusteko ibilbidetxo bat egingo dugu (15 minutu)

Otsailak 14. 

Ordutegia: 12:00 / 17:00  

Euskaraz

Prezioa: 3 euro.8 urtetik gorakoentzat.Talde mugatuak dira eta aldaz aurretik txanda hartu beharra dago, ostirala baino lehenago. 

Informazio gehiago, 943 73 04 28  

 

"Langile bat naiz"

Museoan bihurtutako lantegi zahar batetan sartzako aukera izango dugu. Hasteko erlojuan fitxatuko eta segurtasun neurriak hartuko ditugu (kaskoak, betaurrekoak), etabar... Gero monitore adituak modu dibertigarrian, Gipuzkoako industrializazioa azalduko digute eta gizarte nekazari eta artisau batetatik industrializatutako gizarterako ibilbidea azalduko digute.

Otsailak 14 ean 

Ordutegia: 11:00

Iraupena: ordu bete.

Prezioa: 3 euro. 8 urtetik gorakoentzat.Talde mugatuak dira eta aldaz aurretik txanda hartu beharra dago, ostirala baino lehenago.

Informazio gehiago, 943 73 04 28

 

"Burdintxo egunak"

Euskal Burdin Museoan BURDINTXO pertsonaiaren bitartez eta ipuinak eta jokuak erabiliz historian zehar, Euskal Herrian izan zuen garrantziaz eta ospeaz jabetuko gara. Gero Mirandaolako burdinolan murgiltzeko aukera izango dugu, OLAGIZONEK XVI mendean bezela jantzita burdina landuko dute eta bukatzeko Olapintxo goxoa egingo dute sutegian.(txistorra, baserriko ogia eta sagardoa edo ura) 

Beneta esperientzia ahaztu ezina! Eta MIRANDAOLAKO PARKEA haurrakin joateko aukera bikaina!

Otsailak 15

Ordutegia: 12:00 (euskaraz) 13:00 (erderaz)

Iraupena ordubete.

Prezioa: 5 € (olapintxoa eta sagardoa eta ura barne) Taldeak mugatuak dira eta aldez aurretik txanda hartu beharra dago, ostirala baino lehen.

Informazio gehiago, 943 73 04 28

 

"Meatzari egun batez"

Aizpitta Adieraztegitik abiatu, eta Burdinaren mendian zehar ibilaldi bat egingo da. Bertan meatzariek nola lan egiten zuten eta zein mineral lortzen zituzten erakutsiko da. Sira eta kaskoa jartzita, galerian barrena mineral bila abiatuko gara. 

Burdinaren Mendian zehar, ingelesen eta alemanen garaiko trenbidea, harrobiak, herrestabideak,... ere eskainiko da ez ohikoa den bisita gidatu honetak.

Otsailak 14

Ordutegia, 10:00

Euskaraz

Informazio gehiago, 943 80 15 05

...............................................................................................................................................................................................................................................

· Otsailak 20-22 ARTEA. Ezagutuko ditugu, historiaurretik gaur arte materia, soinua edo irudiaren bitartez egindako artelanak.  

"Familia Museoan - Haria jarraitu!"

Info orokorra. Familientzako bisita-tailerren programaren helburua sei eta hamabi urte bitarteko umeei eta haien familiei Cristóbal Balenciaga Museoko bilduma modu ludikoan eta kreatiboan eskaintzea da. Parte-hartzaileek ikusgai dauden jantziak ezagutzeko eta aztertzeko aukera edukiko dute, eta, era berean, haien kreatibitatearekin esperimentatuko dute jarduera praktiko baten bidez.

Info jarduera. Parte-hartzaileek ehun-zuntzen jatorria deskubritu ahal izango dute, bai eta ehunak egiteko prozesua bera ere. Haurrek, helduek lagunduta, ehungailuaren bitartez oinarrizko ehun bat ehunduko dute. Familia guztiarentzako jarduera parte-hartzaile eta interaktiboa!

Otsailaren 21ean

Ordutegia, 11:00-13:00

Informazio gehiago 943 00 47 77

 

"Hots jostailu tailerra. Burruna"

Burruna izeneko hots jostailua egingo dugu. Munduko bost kontinentetan bezala Euskal Herriko hainbat herritan erabili izan dena. Tailerrean, lehenengo motako honetako kanpoko zein etxeko soinu-tresna ikusi eta entzungo dira; ondoren hots jostailua egingo dugu, azken forma eman, margotu, soka jarri, hots frogak egin eta bukatzeko berarekin jolastu.

Otsailaren 21

Ordutegia, 11:00etatik 13:00etara

Informazio gehiago, 607 742 157

 

Erakutsiko dizut nola egin hatz txotxongilo bat, aitona, amona, aita, ama... Txotxongiloekin Belaunaldien Arteko Harremantzea Lantzeko TailerraTailer hau haur eta haien zaintzaile izan daitzekeen guraso edota helduei begirakoa da. Modu sortzailean jolasten ikasteko aukera paregabea, zeinetan, jolasaren bitartez eta honetan gertatzen denari so eginaz eta gazamenezko tarte bat pasatuko dugun, txikienekin hitz egiten irakatsiko diguna. Haurren zaintzaileei egindako keinu txiki bat, begiak zertxobait gehiago zabaltzen eta hauekin gozatzen irakatsiko diguna.

Ez da behar apuntatzea. TOPICera esandako orduetan azaltzearekin nahikoa da.

Otsailaren 21

Ordutegia, 11:00etatik 14:00etara

Elebidua

Informazio gehiago, 943 65 04 14

...............................................................................................................................................................................................................................................................

· Otsailak 27a eta martxoak 1 bitartean, ITSASOA. Diskurtso honen bidez itsasoak ematen dizkigun altxorrak, itsas jendea eta itsas ondarea aurkituko ditugu. 

"Bakailaoa a ze arrain shalatua.Pista jolasa"

Jarduera honetan era ludiko batean familiak Untzi Museoko “Bakailaoaren arrantza, ur handiak” erakusketara gerturatzeko aukera izango dute. Museoko bi solairuak jolas-taula moduan erabiliaz bakailaoaren arrantza inguruko bizipenak, teknika eta itsasaldiak ezagutzeko aukera izango dugu.

Otsailak 28

Ordutegia, 17:00 - 18:30

Elebiduna

Informazio gehiago, 943 43 00 51

Bisita+ arrain kontserba tailerra

Lehenik, arrantzalearen egunerokora hurbilduko gara MATER itsasontzi-museoa bisitatuz: ingurumena errespetatzen duten arrantza tresnak, arrantzalearen bizitza-erritmo berezia, ontziaren bitxitasunak... Segidan, arrain artisau kontserba teknika landuko dugu, Kantauriko antxoa dastatu eta kontserba norberak egiten ikasiko du etxera eramateko.

Otsailak 28 eta martxoa 1

Ordutegia, 11:00 - 13:30 

Prezioa: 18€/haurra- 20€/heldua

Leku mugatua. Erreserba beharrezkoa

Informazio gehiago, 619 81 42 25

 

Itsas mandala

Itsas mandala izeneko tailer honetan, haurrak haize-arrosa formako mandala bat egingo dute, espezie mota desberdinen koloreez baliatuz. Modu honetara, espezieak komertzioan eta garraioan izan zuten garrantziaz hitz egingo dugu, baita nabigaziorako hain garrantzitsua den haize-arrosaz ere. Gainera, mandalaren sorkuntzarako, San Juan baleontzia eraikitzerako orduan darabilgun zehaztasun eta sosegua erabiliko ditugu.

Otsailak 28, martxoak 1

Ordutegia, 11:00 - 12:30

Elebiduna 

Informazio gehiago, 943 39 24 26

.................................................................................................................................................................................................................................................................................

· Martxoak 6-8: HISTORIA. Gure lurraldearen historia ezagutuko dugu, historiaurretik gaur arte, eta aldi berean gurea idatziko dugu. 

Agorregiko burdinola eta errotak, bisita 

Euskal Herrian Erdi Aroaz geroztik erabili izan da ura energia sortzeko. Agirietan jasota dagoenez garai hartakoa izango zen Agorregiko burdinola, Laurgaingo jaurerrikoa; aurreneko datuak XV. gizaldikoak ditugu. Burdinola nagusia zen eta bertan burdina lortzen zen, gero burdinola txikietara eraman eta lantzeko. Lanerako lehengaiak burdin harria, egur-ikatza eta erreketako ura ziren. Errotetan berriz, gari edo arto alea xehetuz irina lortzen zen. 

Agorregiren originaltasuna uraren aprobetxamendurako sisteman datza. XVIII.mendean egindako zaharberritze lanetan antepara edo ur-deposituak altuera ezberdinetan mailakatzen dituzte, ur berdina behin eta berriz erabiltzeko aukera lortuz eta ur arazoak konponduz.

Martxoak 8

Ordutegia, 11:30

Elebiduna

Informazio gehiago, 932 83 53 89

 

"Igartza Historian zehar". Bisita gidatua antzeztua.

Bertaratzen direnen, Igartza Jauregiko etxekoandreak lagunduta, Igartza ezagutzeko aukera eskainiko da bisita gidatu antzeztu batekin. Bertan, Burdinolan olagizonarekin, edo eta errotariarekin ere topo egingo dute bisitariek.

Martxoak 8

Ordutegia, 12:00 

Euskaraz.

Informazio gehiago, 605 77 18 81

 

XX. mendetik ibilbidea kirola, futbola eta Realaren eskutik

XX. mendean kirolak eta futbolak izan zuen eragina (gizartean, ekonomian, politikan…) ulertzea gure museotik ibilbide baten bitartez. Esate baterako egindako eragina hirigintzan, herrien arteko harremanetan, gizarte portaeretan, emakumek jokatutako paperan…

Martxoak 6 y 7 

 

Bisita museora + Zementuzko eskultura txikien tailerra.

Familiek Museoan zehar taldeari egokitutako bisita gidatua burutuko dute. Honela, tailerrean erabiliko den materialarekin harremana hasiko da, zementuaren fabrikazio prozesua ezagutuko dute, lantegiaren nondiko norakoa, Añorgako Historia...Tailerrean, zementuzko eskultura txikiak egingo dituzte, materialarekin zuzeneko harremanean, adierazpen plastikoa eta artearekiko sentiberatasuna landuz.

Martxoak 7

Ordutegia, 11:00

Elebiduna

Informazio gehiago, 943 36 41 92

Gorpuz korapiloak, Egingo dinagu!

Mugimendu eta soinuaren bitartez euskal historian zehar emakumeek izandako  papera lantzen duen sormen tailerra.  Museoan  zehar azaltzen diren istorio anitzak gorputzaren bitartez  birsortuko ditugu.

Martxoak 7, 17:00 – 18:30

Prezioa, 5 €

 

Zer nolako biharra, emakumeena!

Eibar-eko emakumeak gonbidatzen ditugu emakumeen biharrak izan duen eta duen garrantzia etxeko gazteenekin partekatzera. Gaia jokoaren bitartez landuko da. Eibar-eko emakumeek zertan ekin dute? Zertan lan egin nahi dute?

Martxoak 7, 17:00

 

Bisita gidatuak Intxortako fronteko lubakietara familientzako.

Gerra Zibilean Euskal Herrian gertatutakoen berri ematen da museoan. Garaiko arma, arropa, agiri, egunkari eta bestelakoak daude Espaloia Kafe Antzokian kokatzen den harrera gunean. Maketa bat ere badago Intxortako frontea nondik nora kokatzen zen jasotzen zuena. Bisitak bi ordu eta erdiko iraupena du. Hasieran haurrentzako egokitutako azalpenak emango dira eta gero ibilaldiari ekingo zaio. Ibilbidean ez dago aldape handirik eta haurrek erraz egiteko modukoa da. Ibilbidean zehar Intxortako Atea eskultura bisitatuko da eta baita Intxortako magalean dauden lubaki eta gordelekuak ere. Haurrek aukera izango dute lubaki eta gordelekuetan ibiltzeko.

Martxoak 7 eta 8,  11:00

 

APP: Herkulesen 12 probak: Ekimen berri bat da; familiek APP baten bitartez gainditu behar dituzte Herkulesen 12 probak. Jaime arkeologo birtualaren laguntza izango dute eta Oiasso era dibertigarri batean aurkituko dute, arkeologo diploma lortuz.

Martxoak 7. 12:00  eta 17:00

Meatze trena: Museotik irten eta tren batean joango gara Irugurutzetako meategia bisitatzera. Kaskoak jantzi eta linterna eskuan dugula meategiak gordetzen dituen sekretuak familian aurkituko ditugu

Martxoak 8, 11:00

 

Kutxa emakumeen altxorra familientzako tailerra

Emakumearen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, parte hartzaileek emakumeak garai batean ezkontzen zirenean gurdian kutxa barruan zeramatena ezagutu ondoren, material ezberdinekin beraien kutxa sortuko dute. 5 urtetik gorako haurrei eta hauen gurasoei zuzendua. Tailerra amaitzean,

Martxoak 7, 16:30

           

Aiton amonen Eskola: 1950ko gizartean murgildu eta garai hartako eskolara gerturatuko gara garaiko ikasgela batetan sartuz (tintontziak, arbelak,..). Garai hartan euskara galerazita zegoen eta neskak eta mutilak eskola ezberdinetan ikasi behar zuten. Joko eta jolasen bitartez aiton amonen heziketa nolakoa izan zen ikasiko dugu (zigorrak, jolasak, ikasgaiak,…) Gauza askori buruz pentsaraziko digun bisita. Familian etortzeko bikaina! Oharra: Gainera emakumeen eguna izanik berdintasuna bultzatzeko bisita izango da, genero eta sexuen arteko parekidetasun bultzatuz.

Martxoak 8,12:00

 

Zatoz Oriora, Erdi Aroko itxura daukan alde zaharra eta  Done Jakue Interpretazio zentroa ezagutzera.

Martxoak 7 eta 8

 

Familientzako ilustrazio tailerra Aitziber Alonso eta Feillet ahizpen eskutik. Hèléne & Blanche FEILLET Emakume margolari aintzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian aldi bateko erakusketa betan izango dugula, hauek egindako  bozetoak abiatu hartuz, norberak bere bukaera emateko aukera izango du teknika desberdinak erabiliz. Osagarri moduan bisita gidatua egingo da erakusketan.

Martxoak 7, 16:30 / 18:30

 

Segura Erdi Aroan ezagutarazteko, Ardixarra etxearen bisita gidatua.  XVII. Mendean bertan bizi izan zen Maialenen eskutik. Guztia hobeto ulertzeko, erdi aroko interpretazio zentroa (bakarra euskal herrian) bisitatuko dugu. Horrez gain, bideo ezberdinak egongo dira ikusgai eta Segurako festa eta tradizioen inguruko erakusketa ere bai.

Martxoak 6: 17:30 – 19:30

Martxoak 7 eta 8: 11:30 – 13:30

                             16:30 – 19:30

 

“Argazkigintzari hurbilduz”

Argazkigintzaren historia azaldu. Hastapenetik hasita gaur egun arte. Argazki teknikaren garapena, dagerrotipotik digitalera. Argazki genero desberdinak, erretratuak, natura-hilak, esperimentazioak, e.a... Argazkigintzaren erabilerak, inprimatzea, zientzia, kazetaritza, arkitektura, zinema…

Martxoak 7  10:00 Euskaraz 12:00 Gaztelaniaz

                           17:00 Euskaraz

Martxoak 8: 10:00 Gaztelaniaz, 12:00 Euskaraz

                            17:00 Gaztelaniaz

 

Gure erroetara itzultzeko herri museoan ditugun lanabesak erabiltzen ditugu. Gure historia hobeto ezagutzeko aukera eskainiko dugu etnografo baten laguntzaz. Bisitaldian, haurrek tailerrak egiteko eta museoa hobeto ulertzeko Irrien Laguneko pertsonaien, TIRITATXOren laguntza izango dute.

Martxoak 7,  11:00

 

Apaindu zure historiaurrea! tailerra

Familiei zuzendutako doako ekintza berezi honekin historiaurrean gizakiak beraien burua apaintzeko zuten modu desberdinak helaraziko zaizkie gaur egungo familietako kideei. Pintura eta hainbat zintzilikariren bidez, kide bakoitzaren nortasun eta gustuak azaltzeko modu “prehistorikoa” erakutsiko zaie. Bi egun hauetan zehar Ekainberriko sarrerek %50eko deskontua izango dute. Erreserba bat egitea gomendatzen da.

martxoak  7 eta 8  10:00 - 19:00

.......................................................................................................................................................................................................................................................................

· Martxoaren 13-15: GASTRONOMIA. Bertako sukaldea dastatu, usaindu, entzun eta ikusteko aukera eskainiko da. 

Polinizazioa sagastian

Neguko loaldiaren ostean, udaberrian gure sagastia eta bertan bizi diren intsektuak esnatzen hasten dira. Hala, Sagardoetxeara gerturatzen diren familiek, polinizazioa eta erleen lana ezagutuko dituzte eta puzzle baten bitartez, loretik fruiturako prozesua irudikatuko dute.

Martxoak 15, 16:30

 

Idiazabal gazta motak dastatu eta bere ezaugarri desberdinei puntuak emanez, guztien artean gaztarik onena aukeratuko da.

Martxoak 14  17:00

 

Basoko gatza

Basotik datorren gatzura, basoko errekaren indarra eta basoko egurraz egindako sua baliatuz gatza ekoitziko dugu. Gatz-uraren eta gatzaren dastaketa bat egingo dugu.  

Basoko gatzarekin xaboia eta plastilina egingo dugu familia giroan etxeko handienek txikienei lagunduko dielarik. Plastilinarekin hainbat irudi ere egingo dituzte etxeko txikienek hauen abilezia eta imajinazioa lantzeko didaktika aberasgarri honen bitartez:   Ala, lepokoa, aurpegiak, pinguinoak loreak,…

Martxoak 13, 14 eta 15

12:00 - 13:00 euskara

13:00 - 14:00 erdaraz

 

  • OÑATI. Txokolateixia, Txokolatearen Interpretazio gunea

Kakaotik txokolatera bidaia.

 Egun txokolatea eguneroko gaia badugu ere, bidaia luzea izan da. Oñatiko turismo bulegoan lehen pausuak eman eta txokolateak Oñatin utziriko aztarnen atzetik abiatuko gara txokolatearen interpretazio gunera iritsiz, Txokolateixiara. Ireki zentzumenak, txokolaterainoko bidean usaimena, dastamena eta entzumena beharrezko izango baititugu.

Martxoak 14 (euskaraz) / Martxoak 15 (gaztelaniaz)

12:00 Oñatiko Turismo bulegoan.

 

Ekintza honekin gorputzaren funtzionamendu onerako elikadura egokiaren beharraz jabetuko gara eta jaki talde nagusiak ezagutuko ditugu.  Modulu informatiko baten laguntzaz menu orekatu eta osasuntsu bat prestatuko dugu era dibertigarrian.

Martxoak 15, 12:00

 

Urtero, martxoan egin ohi dugun moduan, aurtengoan ere Herri Museoan herriko gazta eta sagardo berriaren aurkezpena egingo dugu. Goizeko 10.30etan gazta nola egiten den ikusteko aukera izango dugu gaztandegi batean. Ondoren, Gazta eta sagardo berriak aurkeztuko dira eta ondoren gazta eta sagardo dastaketak egiteko aukera eskainiko da.

Martxoak 13

.......................................................................................................................................................................................................................................................

· Martxoaren 20tik 22ra NATURA. Natura inguruneak; hau da, parkeak eta erreserbak, dunak, itsasadarrak, mendiak eta ibilbideak naturaren gozamena eskainiko digute. 

Taldea Iturraran Parketxean elkartuko da eta jarraian ibilbidea hasiko dugun gunera joango gara autoz. Ibilbidean zehar Jose Mari Plazaola eta Iñigo Agirre albaitarien ahotik jasoko ditugu animaliei buruzko azalpenak, betizuak eta pottokak ikusi eta ezagutzeko parada izango dugularik.

Martxoak 21

Ordutegia: 11:00-13:00

 

Eguzki eklipse partzialaren behaketa

Egun horretan lainotuta ez baldin badago, zeruan ikusgai izango den eguzki eklipse partziala behatzeko aukera eskaintzen du Eureka! Zientzia Museoak. Horretarako, teleskopioak jarriko dira kanpoaldean, behatokiko dorreko teleskopioa ere erabili ahal izango da eta planetarioan, zuzeneko saio baten bidez, eklipsea zer den azalduko da bertako kupula erabiliz. Jarduera hau IZARBE astronomia elkarteko kideen laguntzarekin antolatzen du Eureka!-k eta sarrera doan izango da.

Martxoak 20

9:10ean hasi eta 11:30ak arte iraungo du eklipseak. Planetarioko saioa 11:30etatik 12:15era izango da.

 

Elementuen magia ikuskizuna

Antzinako Greziaren garaitik, XVIII. mendearen erdialdera arte, lau elementu erabiltzen ziren unibertsoa deskribatzeko: ura, airea, sua eta lurra. Hori kontuan izanda, elementuen atzean dagoen magia argituko dugu. Kezko kanoiak tirokatuko ditugu, keak gure musikari jarraituta dantza egin dezan lortuko dugu, eta urak inoiz ez bezalako distira izango du. Ikuskizun hau familientzat diseinatuta dago eta 30 minutu inguruko iraupena du.

Martxoak 21: 12:30 (euskaraz) eta 18:15 (gaztelaniaz)

Martxoak 22: 13:15 (euskaraz) eta 18:15 (gaztelaniaz)

 

Martxoan Artzantzaren Ekomuseoan gaztagile eta artzainaren lanbidea ezagutuko dugu, elikadura egoki baten eta bertako produktuen garrantziaz jabetu eta gazta erosteko aukera izango dugu (Idiazabalgo gazta pintxoa emango digute). Bukatzeko arkumetxoak ikustera joango gara eta biberoiekin esnea emango diegu, laztanduko ditugu, eta abar. Bertatik bertara produktuak salduko dira.

Martxoaren 21ean eta  22an

Ordua:  11:00 / 12:30

 

Josune Epelde erlezainak museoan barrena eramango zaituzte erlenen mundu zoragarria ezagutzeko. Polinizazioa, erleen bizitza, nola komunikatzen dira, kumeen habia, abaraskak, eta abar… Eta bukatzeko haurrek argizarizko kandela egiteko aukera izango dute. “Ezti mota desberdinak probatzeko aukera egongo da.”

Martxoak 21, 11:00  eta 16:00

Martxoak 22, 11:00

 

Familiek naturaren ikuspegitik ezagutuko dute Arantzazu. Horretarako Gandiaga Topagunean Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren interpretazio zentroan parkeko ezaugarri nagusiak eta alboan abiatzen den Arantzazu eta Gomiztegi baserria lotzen dituen ibilbide irisgarrian bertako naturaz ezagutzeko eta gozatzeko aukera erraza izango dute

Martxoak 21-22, 11:00

           

Azken glaziazio garaitik gaur egunera, jada desagertuak nahiz biziraun duten animaliak ezagutuko ditugu Arrikrutz‐Oñatiko kobetan eta ondoren Pottokalekura gerturatuko gara, antzinatik gure artean izan dugun baina desagertzeko arriskuan dagoen Euskal Pottoka gertutik ikustera.

Martxoak 22, 10:00

Telefonoa: 943 08 20 00/ 943 78 34 53

 

Anduetza Parketxean dagoen egur bilduman mundu osoko 1500 egur lagin baino gehiago daude, xiloteka bat osatuz. Egurrak bertatik bertara izango ditugu, ukitu, usaindu, eraztunen koloreak ikusi… Horrez gain, munduan zehar egurrak izan dituen erabilerak eta bitxikeriak ezagutzera emango dira. Etorri egurraren bitartez, mundua ezagutzera!

Martxoa 21 – 22

11:00 - 12:00 euskaraz

12:00 - 13:00 gaztelaniaz

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.