
Berriak
2017-03-08
“Itsasoarekin jolasean. Sortu zure egurrezko ontzia” tailerra

Hurrengo larunbaterako, martxoak 11, 11:30etan, “Itsasoarekin jolasean” tailerra antolatu da Untzi Museoan. Tailer honetan partehartzaileek zurezko itsasontzia egingo dute.
Kromosoma Sortzaileak zuzenduriko tailer hau, 4 urte gorako haurrak dituzten familientzat da.
- Hizkuntza: elebiduna
- Prezioa: 3€ familiako (2€ Museoko Familia txartela dutenentzako)
- Erreserba: bai, kopuru mugatua. Martxoaren 9a baino lehen. Erreserba 943430051 edo untzimuseoa@gmail.com
