Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2017-03-12

kobazuloen Eguna Arrikrutz-Oñatiko kobetan

Arrikrutz - Oñatiko kobak

Koben Eguna2017

Martxoaren 18 eta 19an, Kobazuloen VII. egunaren harira bisita bereziak, erakustaldiak eta deskontuak izango dira.

Martxoak 18, larunbata, 53galerian burutzen diren ohiko bisitak  etxeko txikiei zein familiei bideraturiko tailerrez osatuak izango dira. Zein animalia edo gizaki ibili zen Arrikrkutz Oñatiko koben inguruan? Nola lortzen zuen lehen gizakiak sua piztea? Nola aurkitzen dira animalia edota gizaki hauen aztarnak? Galdera hauen zein beste batzuen erantzuna arkeologia esperimentalean oinarrituriko tailerren bitartez  bertatik bertara ezagutzeko aukera izango du bisitariak.

Martxoak 19, igandea, Arrikrutzeko 53 galeriako ohiko bisita turistikorako deskontu bereziak izango dira.

Antolatu diren ekintza bereziez gain, asteburu honetan zehar Arrikrutz-Oñatiko kobetara bertaratzen den bisitariak Lurpea elkarteko 8 kobazuloak bisitatzeko sarrera-bono baten eta Argizagita landetxean egonaldi baten zozketan parte hartuko du (apiriletik urrira bitarte erabiltzeko, uztaila eta abuztuan izan ezik).

Bi egunetako bisitaldiak egiteko aurrez erreserba egitea eskatzen da. 943 082000 telefonoan edo arrikrutz@onati.eus helbidean.

Informazio gehiago: www.oñatiturismo.eus / CuevaArrikrutzKobak

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.