Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2017-03-16

Landare Berezien 15. Azoka

Iturraran Parketxea, Pagoetako Informazio Puntua eta Agorregiko Burdinola eta Errotak

2017ko apirilak 29an eta 30ean, Iturrarango Lorategi Botanikoan, Landare Berezien 15. Azoka ospatuko da.

2017ko urtarrilaren bukaerarako 48 mintegik eman dute izena. Kontinente guztietako landareak ikusi eta, hala nahi izanez gero, salneurri paregabean erosteko aukera edukiko dugu eta, gure artean landare ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegu.

Azoka ingurune paregabe batean kokatzen da, Iturrarango Lorategi Botanikoan, landareak ezagutu nahi dituzten guztientzat interes handienekoa hain zuzen.

Azokan jan eta edaneko postuak izango dira eta bertan inguruko produktu desberdinak erosteko aukera izango da. Hala nahi izanez gero, Lorategiko ibilbideetatik paseatzeko aukera dago. Haurrek jolasteko gune eder bat ere aurkituko dute.

Euskal Herrian dugun natura ingurune ederrenetako batean ordu eder batzuk igarotzeko aukera dago, beraz, Azoka honetan.

Informazio gehiagorako www.iturraran.org web gunea bisitatzea gomendatzen dizuegu.

Igandean, apirilak 30, hainbat ekintza osagarri antolatuko dira Aiako plazan festa giro ederrean: landareekin zerikusia duten produktuen erakusketa eta salmenta, tailerrak, etab.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.