Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • San Telmo Museoak Gipuzkoa argitara atera du erakusketa berrian
Rss

Berriak

2017-03-17

San Telmo Museoak Gipuzkoa argitara atera du erakusketa berrian

San Telmo Museoa

"Gipuzkoa argitara" erakusketaren aurkezpena

Gipuzkoa argitara erakusketak San Telmo Museoaren funtseko ehun argazkitik gora biltzen ditu, 1855 eta 1930 urte bitartekoak dira eta Donostiaren eta Gipuzkoaren bilakaera azaltzen dute, bai eta gure inguruko pertsonak nolakoak ziren eta haien bizimoduak ere. Elisa Querejeta eta María Millán dira erakusketaren komisarioak eta martxoaren 18tik maiatzaren 21era bitarte izango da ikusgai.

Gehienak argazki originalak dira, eta aretoan, horien erreprodukzio piska bat handiagoak ere jarri dira ikuslearentzat erosoagoa izan dadin eta xehetasunak hobeto ikusteko.

Gaiari dagokionean, hainbat aspektu ikus daitezke: hiriaren zabalkundea, landa eremua hirigune bilakatzea, industriak turismoari leku uztea, eta lan eta giza esparruan elkarbiziteko modu berriak. Bilakaera horrek argazkigintzaren historiarekin bat egiten du. Garaiaren arabera, argazkiak egiteko teknikak ezberdinak dira eta horrela, kristalak, albuminak, aztetatoak eta zianotipiak aurkituko ditugu, besteak beste.

Erakusketaren osagarri museoak jarduera ugari antolatu du, besteak beste, bisita gidatuak, bisita bereziak, tailerrak, eta proiekzio eta solasaldiak. Gainera, erakusketaren katalogoa badago eskuragarri museoan.

Museoaren funtsak 15.000 argazki baino gehiago ditu eta hiriko eta lurraldeko funts garrantzitsuenetako bat da, aberatsa prozesu eta tekniken ugaritasunean zein eduki historikoan.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.