Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Afrika Michelin panpinaren irudikapenen bidez, San Telmoren erakusketa berrian
Rss

Berriak

2017-04-07

Afrika Michelin panpinaren irudikapenen bidez, San Telmoren erakusketa berrian

San Telmo Museoa

Liñiou Faté: Ahaztutakoak

San Telmo Museoak Liñiou Faté: Ahaztutakoak erakusketa zabaldu du gaur, apirilak 7. Bertan, Juan Mari Indok eta Jose Luis Esartek Saharaz hegoaldeko Afrikan zehar bildutako Bibendum-aren irudikapenak biltzen dira (Bibendum Michelin gurpil-gizonaren jatorrizko izena da). Erakusketa uztailaren 2ra arte egongo da zabalik Laborategian, eta doako sarrera izango du.

“Liñiou faté” hitzek “ahaztutakoak” esan nahi du wolof hizkuntzan, Senegalen eta Ganbian. Ahaztutako horiek Bibendumak dira, eta Afrikan gurpilak konpontzeko tailerrak irudi horien bidez seinalatzen dira.

Erakusketa honetan hogeita bi objektu original daude, eta ehun eta berrogeita hamar argazki. Gainera, bideoak ere badaude argazkiak hobeto ulertzeko eta herrialde horietako errealitatea erakusteko. Beraz, erakusketak irakurketa soziologikoa eta ekonomikoa ere badauka.

Jarduerak ere antolatu dira: familia tailerrak (lehena, bihar, apirilak 8) eta umeentzako tailerrak. Gainera, ekainaren 3an kultur jaialdi bat antolatuko da irudion alderdi soziala ere erakusteko. Jarduera ludiko eta kulturalak egongo dira, eta protagonistak gure artean bizi diren afrikarrak izango dira. 

Parte hartu erakusketan #STMbibendum erabiliz

Museoak bisitariak gonbidatu nahi ditu Bibendumaz duten ikuspegia sare sozialetan partekartzera. Batetik, proposatzen du norberak bere Bibendum panpina marraztea eta #STMbibendum traola erabiliz sareetan partekatzea. Horiek on line album batera igoko ditu museoak, eta batzuk, familia tailerretan egingo dituztenekin batera, museoan jarriko den erakusketa batean txertatuko ditu.

Bestetik, bisitarien Bibendum gustukoena zein den jakiteko, animatzen ditu erabiltzaileak kuttunena aukeratu, argazkia atera eta #STMbidendum erabiliz sareetan partekatzera.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.