Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2017-06-05

Gordailua Arrikrutzen 10.urteurrenean

Arrikrutz - Oñatiko kobak

Gordailua Arrikrutzen 10.urteurrenean

2007 ekainaren 7an, Oñatik, bere altxorrik preziatuena erakusten zuen estreinekoz. Arrikrutz-Oñatiko kobek ateak irekitzen zituen bisitetara egokituriko kobazulo moduan eta ordundik bere barnean hain izkutuan gorderik izan duen edertasuna erakusten jardun du. 10 urtetan zehar Oñatiren ondare natural eta kulturala areagotuz eta ondare geologiko-paleontologikoa ezagutzera emanez.

10. urteurrenaren ospakizunaren aitzakian tailerrak, bisita-gidatuak, hitzaldiak eta bestelako ekintza bereziak barne hartzen dituen programazioa antolatu da ekainerako.

Ekainak 10

Arrikrutz-Oñatiko kobetako altxor paleontologiko garrantzitsuena, leize-lehoiaren hezurdura osoa, ikusgai izango da Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bilduma Zentroan. Egun Iberiar Penintsulan aurkitzen den espezie honetako hezurdurarik osoena da hau eta, inoiz , Euskal Herrian izan den felidorik handienen adierazle da.

Asier Gomez Olivenciaren eskutik Arrikrutz kobazuloan orain 50 urte aurkitutako hezurdura originala aztertzeko aukera eta pleistozeno garaiko megafauna honen xehetasun orokorrak eta Arrikrutzeko leize-lehoiaren ezaugarri zehatzak ezagutzeko aukera izango da.

 9:00 Oñatitik irteera. Korreos autobus geltokian.

14:30 Oñatira itzulera.

Prezioa 5€/pertsonako. Plaza mugatuak. Izen-ematea eta informazio gehiago Oñatiko Turismo Bulegoan 943 783453 edo turismo@onati.eus

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.