Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • San Telmok "Hitchcock, suspensetik harago" aurkeztu du, zinemagile ingelesari buruzko erakusketa
Rss

Berriak

2017-06-15

San Telmok "Hitchcock, suspensetik harago" aurkeztu du, zinemagile ingelesari buruzko erakusketa

San Telmo Museoa

Erakusketaren aurkezpena

San Telmo Museoak uda honetako erakusketa aurkeztu du gaur: Hitchcock, suspensetik harago, Telefónica Fundazioak produzitua eta Pablo Llorcak komisariatua. Ekainaren 16tik urriaren 1era egongo da ikusgai museoan. Gainera, udan zehar erakusketarekin lotutako proiekzioak eta jarduera bereziak programatu ditu museoak.

Hitchcock, suspensetik harago ez da zuzendariaren filmografiaren erakusketa lineala. Aitzitik, bere zinemaren funtsezko gakoen inguruko begirada orokorra da, figura osoa ezagutzeko eta ulertzeko. Aspektu pertsonal eta komertzialak erakutsiko dira, baita Hitchcocken estiloaren zenbait giltzarri ere. Horretarako, besteak beste, erakusten dira fotograma handituak, filmen sekuentziak, storyboard delakoak, dekoratuen, jantzien eta ile-orrazkeren zirriborroak, kartelak, argazkiak, aldizkariak eta soinekoak.

Donostiako hau, Estatuan suspensearen maisuaren inguruan egin den erakusketa honen lehen ibiltaritza da; izan ere, Madrilen egon baitzen 2016ko urriaren 5etik 2017ko otsailaren 5era, Espacio Fundación Telefónican.

Hala ere, honek baditu, harekin alderatuta, elementu berriak: zuzendariaren hastapeneko The Lodger: A Story of the London Fog eta The Manxman pelikulen fotogramak, Marcel Duchamp-en Anémic Cinéma (6 min), eta 1930ko hamarkadako pelikula familiarrak, zinemagileak berak edo bere ingurukoek grabatuak.

Halaber, erakusketa Donostian egongo denez, zuzendariak hiriarekin izan zuen lotura erakutsiko da. Donostian izan zen Vertigo pelikularen mundu mailako estreinaldia 1958an, eta Hitchcock bertan egon zen. Hori dela eta, batetik, San Telmo bisitatu zueneko bost argazki erakutsiko dira, eta, bestetik, urte hartako uztaileko NoDo zati bat ikusi ahal izango da.

Gainera, erakusketa hau irisgarria izango da; izan ere, ikusmen urritasuna duten pertsonentzako aretoko testuak eskuragarri izango dira webgunean lau hizkuntzetan -euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelera- sakelekora deskargatzeko, eta mugikorraren bidez horien entzuteko. Ekinem hori Begiris Elkartearekin izandako lankidetzari esker burutu da.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.