Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2017-06-19

"Ecoprint" tailerra

Igartubeiti Baserri Museoa

Ecoprint tailerra Igartubeitin

Yolanda Sanchezek eskainiko du, helduei eta gazteei zuzendua, ekainak 25ean, 11:00etatik 14:00etara.

Urriak 1erarte Igartubeiti Baserri Museoan ikusgai dagoen "Haria galtzen" erakusketaren barne, Ecoprint tailerra eskainiko du Yolanda Sanchezek artistak eta sortzaileak.

EcoPrint, sustrai, zutoin, hosto eta loreak ehunaren gainean zuzenean estanpatzeko teknika da, elementu horiei dagozkien pigmentua eta forma zuzenean txertatuz. Teknika honetara hurbilduko gara praktikatik. Igartubeiti inguruan EcoPrint lanerako landare ugari eta ezberdinak daude. Aukeraketa bat egingo dugu eta naturaren estanpazio prozesuarekin gozatuko dugu.Tailerra gazte eta helduei zuzendua dago, ehungintza eta landare zaleak. Ez da beharrezkoa aurrez esperientzia izatea.

Prezioa: 10 Euro pertsonako.

Gehienez 10 pertsona.

Beharrezkoa da aurrez izena ematea, 943 72 29 78 edo/eta igartubeiti@gipuzkoa.eus. 

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.