Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • "Amonaren urrezko orrazia", Eztizen Agirresaroberen kontakizunak jaso du Istorioak belarrietara III. euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako 1.saria
Rss

Berriak

2017-08-08

"Amonaren urrezko orrazia", Eztizen Agirresaroberen kontakizunak jaso du Istorioak belarrietara III. euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako 1.saria

Igartubeiti Baserri Museoa

Istorioak belarrietara euskarazko kontakizun laburren III. lehiaketa

2. saria, "Ezberdintasunean berdintsu" kontakizunagatik Iñigo Legorburuk jaso du.

Zugarramurdiko Sorginen Museoarekin lankidetzan euskarazko kontakizun laburren lehiaketako hirugarren edizioa izan da. Idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu lehiaketa honek, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz.

Guztira 6 parte hartzaileek aurkeztu dituzte kontakizunak:

- Amonaren urrezko orrazia, Eztizen Agirresarobe- Garazi Belagilea, Txus Arrieta- Sorgin ehiztaria, Gorka Azkarate- Ihes sorgindua, Ainara Elizondo- Nork berea, Aitor Fernandez de Martikorena- Ezberdintasunean berdintsu, Iñigo Legorburu

Epaimahaia Irati Goikoetxeak, Zugarramurdiko Sorginen Museoko eta Igartubeiti Baserri Museoko zuzendaritzak osatu dute eta  sarituen aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak kontutan izan dituzte: haurrei zuzendutako kontakizuna behar, mitologia gaia, originaltasuna eta hizkuntzaren erabilera. Beraz, irizpideak kontuan hartuta saridunak Eztizen eta Iñigo izan dira:

1. saria: "Amonaren urrezko orrazia", Eztizen Agirresarobek aurkeztutako kontakizuna 250€ saritua.2. saria: "Ezberdintasunean berdintsu", Iñigo Legorbururen kontakizuna 150€ saritua.

Sari banaketa urrian izango da, ordurako zazpi kontakizunak bilduko dituen argitalpen ilustratua prest izango da. Ilustratzaileekin harremanetan gaude orain, kontakizun bakoitzean oinarritutako ilustrazioak egin ditzaten. 

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.