Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2017-11-14

ARKEOLOGIKO IV MINTEGIA. MUSEOAK ETA LURRALDEA

2017ko abenduaren 19an Arkeologi Museoan (Mallonako Galtzadak, 2. Bilbo. Bizkaia)

“Museoak eta Lurraldea” Mintegia: Museoen eta lurraldeen arteko konexioa eta erronka hau aurrera eramatea dakarrena aztertu nahi duten museoko teknikarien, ikertzaileen, ikastunen eta interesatuen elkar puntua izateko asmoa duena

Oraingo honetan jardunaldia dinamizatuko dituzten hizlariak aurkeztu nahi zaituztegu:

HIZLARIAK

Luis GRAU. Leongo Museoko zuzendaria. ICOM-eko Presidentea.

Lurraldeko museoak: metonimia metafora edo oxímoron? Museoaren lurraldearen bila.

 

Julia BELTRÁN. Bartzelonako Museo Historikoko Zaharberritzaile burua.

•    Ondare arkeologikoa eta hiria: Bartzelonaren kasua.

 

María Ángeles QUEROL.  Madrileko Konplutense Unibertsitateko Historiaurreko Katedraduna.

Museoa ekintza sozialaren emaitza gisa: etorkizuneko erronka handia Ondare Kulturalaren Kudeaketan.

Andoni ITURBE. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria.

Iraganaren etorkizun publikoa: Espazio kulturalak eta memoria.

 

Parte-hartzera animatzen zaitugu izena emanez edo komunikazio bat aurkeztuz.

 

KUMUNIKAZIOAK

Iragarri genuen bezala, mintegiak komunikazioetarako saio ireki bat ere izango du. Horregatik, azaroaren 1a baino lehen zuen ekarpenak aurkeztera animatzen zaituztegu, eztabaidatu eta hausnartuko ditugun lau gaien ingurukoak:

1.    Museo Sareak eta Sistemak.

2.    Lekuko Museoak, lurraldeko Museoak eta musealizatutako Lurraldeak.

3.    Museoak lurralde bateko Ondare Kulturalaren kudeaketarako tresna gisa.

4.    Museoak memoria kolektiboaren berpiztearen tresna gisa.

 

Parte-hartzaileek hala nahi izanez gero, komunikazioak “Arkeologikoko Koadernoetan” izeneko aldizkarian argitaratzeko aukera egongo da, Museoak eta Ikerketa izeneko III. Mintegikoekin egin zen bezala.

 

IZEN-EMATEA

Plaza mugatuak.

Mintegian izena emateko erantsitako inprimakia bete behar da.

 

Izena emateko kuota:

-    Azaroaren 15era arte: 25 €

-    Azaroaren 15etik eta abenduaren 15era arte: 35€

-     Komunikazio aurkezpena: doan

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.