Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • "Espazioaren barrea (Guernica)" erakusketa, museoak "Guernica"ri egiten dion omenaldia
Rss

Berriak

2017-11-24

"Espazioaren barrea (Guernica)" erakusketa, museoak "Guernica"ri egiten dion omenaldia

San Telmo Museoa

Espazioaren barrea (Guernica), José Ramón Amondarain

Espazioaren barrea (Guernica). José Ramón Amondarain da San Telmo Museoak Pablo Picassoren Guernicari 80. urteurrenean egiten dion omenaldia. Artea eta sorkuntza garaikidea dira erakusketa honen gaia, eta biek osatzen duten sistema konplexua. Horretarako eragile indartsu bat da abiapuntu: Pablo Picassoren Guernica.

Erakusketa ikerketaz eta sortzeko mekanismoez mintzo zaigu, baina aldi berean ezintasun bat erakusten digu: zenbait alderdi eta garapen piktoriko erakusteko ezintasuna, jabetza intelektualari buruzko egungo legeen interpretazioa dela-eta.

Guernicari eskainitako diptikoaren bigarren partea da Espazioaren barrea (Guernica), biak José Ramón Amondarain artista donostiarrak eginak. Lehendabizikoa, 2012an Artiumen egon zena, Denbora eta premia (Guernica), margolana mamitzeari buruzko ikerketa bat izan zen, presaren eta abiaduraren inguruan —33 egun eskasetan burutu baitzen lana—, Picasso lanean ari zela Dora Maar-ek egin zizkion argazkiak oinarri harturik.

Lehenengo proiektu hura eta haren inguruan izandako gorabeherak dira orain, 2018ko otsailaren 25era arte San Telmo Museoan aurkezten dugun Espazioaren barrea (Guernica). José Ramón Amondarain titulua duen bigarren zati honen oinarrian daudenak. Gaur egun obra bati buruzko ikerketa ikoniko bat erakusteko ezintasuna da honen gaia, eta eragozpen horretatik abiatuta, gogoeta egiten du sortze-prozesuei eta artearen jardunari, ulertzeko moduei, eta koordenatu formal eta kontzeptual berrietatik abiatuta hitzen eta irudien erabilera berriei buruz.

Erakusketa hau San Telmo Museoaren eta Artiumen arteko elkarlanaren ondorio da. Daniel Castillejo, Artiumeko zuzendaria, da erakusketaren komisarioa, eta Enrique Martínez Goikoetxea, Artiumeko Bilduma Iraunkorraren arduraduna, da proiektuaren zuzendaria.

Erakusketa zabaltzearekin batera, Daniel Castillejoren eta Bernardo Atxagaren testuak dituen katalogoa argitaratu da, Erein argitaletxearekin.

Bisita gidatuak eta jarduerak

Erakusketaren harira jarduerak antolatu ditu museoak. Bisita gidatu programatuez gain, bisita bereziak eskainiko dituzte hainbat artistek eta komisariok (Enrique Martínez, Beatriz Herráez, Iñaki Gracenea, Manu Muniategiandikoetxea eta Dani Castillejo), eta, gainera, bisita gidatu musikatuak eskainiko ditu Itziar Navarrok. Horrez gain, mahai-ingurua eskainiko dute J.R. Amondarainek, Dani Castillejok eta Bernardo Atxagak. Azkenik, haurrentzako eta familientzako tailerrak egongo dira.

Ikusi hemen jarduera guztien inguruko xehetasunak.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2017 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.