Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • San Telmo Museoak eta dFERIAk Fikzioaren museoa aurkeztu dute gaur, Matías Umpierrez artistaren lana
Rss

Berriak

2018-03-01

San Telmo Museoak eta dFERIAk Fikzioaren museoa aurkeztu dute gaur, Matías Umpierrez artistaren lana

San Telmo Museoa

Fikzioaren museoa I. Inperio; Matías Umpierrez

Fikzioaren museoa. I Inperio. Matias Umpierrez bideo-instalazio performancea aurkeztu dute gaur San Telmo Museoak, dFERIAk -Donostiako Arte Eszenikoen Azoka-, eta Studio Matias Umpierrezek. dFERIAren programazioaren barnean antolatuta, Fikzioaren museoaren mundu mailako estreinaldia izan da hau.

Bihartik, martxoak 2, apirilaren 8ra egongo da publiko orokorrarentzat zabalik (martxoaren 7an izan ezik, orduan itxita egongo da) San Telmo Museoko Laborategian. Piezak 46 minutuko iraunpena du eta euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko eta inglesezko azpitituloekin ikusi ahal izango da.

Fikzioaren museoa arte bizien, bideoartearen eta zinearen bidegurutzean dabil, fikzioaren denbora- eta espazio-mugak hautsiz eta "musealizazioa" bilatuz. Horretarako, Umpierrezek Shakespeareren Macbethen egokitzapen bat egin du. 90eko hamarkadako Espainian kokatua dago eta aktore hauek hartzen dute parte: Ángela Molina, Robert Lepage, Elena Anaya, Chema Tena, Ana Torrent, Adolfo Fernández Duncan, Javier Pereira, Tessa Andonegi, Javier Tolosa eta Bore Buika.

Bideo-instalazioak lau pantaila ditu,  5 x 3 metrokoa bakoitza, eta euren artean lauki bat osatzen dute. Horietako bakoitzak piezaren ikuspegi desberdin bat erakutsiko du. Hala, ikusleek ezinbesteko eginkizuna izango dute esperientzian murgiltzen direnean, izan ere, bakoitzak bere muntaketa egingo du, bere dramaturgia sortu, ikusi nahi duen edo nahi ez duen hartatik abiatuta.

Gehienetan, museo batek objektu edo dokumentazio multzo bat gordetzen eta erakusten du, oraingo eta etorkizuneko belaunaldiek ezagutu ditzaten. Baina nola “museifika” daiteke fikzioa? Galdera horri erantzuten saiatu da Matias Umpierrez proiektu honetan.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.