Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Ondarearen Europako Jardunaldiak 2018: Jarduerak aurkezteko epea zabalik - Ondarea, emakumeen emaria
Rss

Berriak

2018-03-20

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2018: Jarduerak aurkezteko epea zabalik - Ondarea, emakumeen emaria

Lagun agurgarria,

Joan den astelehenean, martxoaren 12an, Andoaingo Bastero Kulturgunean bildu ginen ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIEN aurreko edizioko emaitzak eta oraingo 2018 edizio honetako gaia aurkezteko.

GAIA


Aurten "Ondarea, emakumeen emaria" izango da 2018ko jardunaldien ardatz tematikoa. Aukera bikaina da, alde batetik, kultur ondarean emakumezkoen papera zein izan den ezagutzera emateko, bestetik, sorreran, transmisioan eta kontserbazioan egin duen ekarpena zein izan den azpimarratzeko. Honetaz gain, UNESCO-k  "Genero berdintasuna: ondarea eta sormena" txostenean proposatzen duen moduan, gabeziak, isiluneak eta emakumeak ondarearen baitan jasan duen diskriminazioa agerian jartzeko aukera ona dela iruditzen zaigu, bai betetako paperean zein egindako ekarpenean.

JARDUERA DISEINATZEKO IKUSPEGIAK


Dokumentu honetan helarazten dizkizuegu aztertutako gaien laburpena eta baita ere ikuspegiaren inguruko proposamen batzuk, erreferentzia interesgarriak, eta museoek eta beste eragile kultural batzuek garatutako proiektuak, ikuspegi anitzak bilduko dituzten proposamenak sorraraztea helburu hartuta. Gainera, aurreko edizioaren balorazioa kontsultatu dezakezue.

PROPOSAMENAK BIDALTZEKO OHARRAK


Ekimen honekin bat egiteko, proposamenak datorren maiatzaren 2 arte aurkez ditzazkezue. Data horretatik aurrera hasiko gara baloratzen, behin betiko programa konfiguratzeko, 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak Gipuzkoan.

·         Proposamenak bidaltzeko online formularioa. Beste urte batzuetan ez bezala, aurten hizkuntza bakar batean aurkeztu behar duzue proposamena, hau da, euskaraz edo gaztelaniaz.

·         Jarduerak irailaren 15aren eta azaroaren 16aren artean programatutakoak izan behar dira.

·         Proposamen guztiak 1MBko argazki batekin (horizontala) eta antolatzaileen logoarekin/logoekin aurkeztu behar dira.

·         Kronograma

Edozein zalantza argitzeko, gipuzkoa.oej@gipuzkoa.eus posta elektronikora idatzi edo deitu telefono honetara: 943 29 11 05

Zuen proposamenen zai geratzen gara,

Agur bero bat,

Hirugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldietara batuko da Gipuzkoa. Ekitaldi kultural hauek batzen dituen programaren helburua herritarrak ondareak duen garrantziaz sentsibilizatzea da.

 

Programaren barruan bisita gidatuak, hitzaldiak, mintegiak, tailerrak, erakustaldiak, erakusketak eta kontzertuak egin ohi dira, urrian ospatzen diren jarduera hauen bitartez jendeak Gipuzkoako historia eta kultura ezagutzeko aukera izan dezan.

 

Programa honi jarraipena emateko helburuarekin, eta gure lurraldean indartzen ari dela ikusita, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak, ekitaldien antolaketan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi du gizarte eta kultur entitate eta kolektiboei, jardunaldiak aukera ezin hobea baitira gure lurraldeko kultur ondarea ezagutarazi eta etorkizunerako gorde eta iraunarazi behar dugun ondare bati benetako balioa emateko.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.