Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2018-04-04

Etor zaitez L’Hermioneren modeloa ikustera

Untzi Museoa

Hermione maketa

Untzi Museoko harreran dago Hermione fragataren maketa. Bere testuinguru historikoa ezagutu nahi baduzu, bisitatu “Zoriontasunaren bilaketa: euskal ekarpena AEBko independentziari”.

 

Hermione fragata historikoaren erreplika Pasaira iritsiko da, 2018ko maiatzaren 17tik eta 21era ospatuko den Pasaiako Itsas Festibalaren baitan.  XVIII. mendeko ontzi mitikoa, Lafayette markesak erabili zuen 1780an, Independentzia gerran parte hartzeko Estatu Batuetara egindako bigarren bidaian. Pasaian, belaontzi handi honetara (66 metroko luzera eta 47 metroko altuera) igotzeko eta barrukaldea bisitatzeko aukera paregabea izango dugu.

 

Hermione fragata bere egizko tamainan bisitatu aurretik, hurbildu zaitez Untzi Museora bere modeloa ikustera, eta bere historia ezagutzera, baita Lafayette eta bere egonaldia Pasaian 1776an ere.

 

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.