Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Igartubeiti baserrira eta bere ingurunera bisita
Rss

Berriak

2018-06-29

Igartubeiti baserrira eta bere ingurunera bisita

Igartubeiti Baserri Museoa

Bisita Igartubeitin

“Ezkutuko altxorrak-Ignaziotar lurraldea” ekimenaren barne antolatutako bisita, Uztailak 7an, larunbatean, eguerdiko 12:00etan. Igartubeitiko baratzera, usaindun lorategira eta baserrira bisita gidatua.

Zein funtzio du urritzak baserrian? Zer garrantzi izan dute sagastiek gure baserrietan? Artoa elikagai hutsa izan al da? Igartubeiti Baserri Museoko bisita honetan, galdera hauei erantzuten saiatuko gara, baratzearen esanahi tradizionala ezagutuz. Eta aldi berean baserriaren eta natur ingurunearen arteko erlazioaz eta honen garrantziaz hausnartzeko aukera izango da.

Bisitan zehar, Interpretazio Zentroa, baratzea eta baserria ikusteko aukera izango da, Igartubeiti sakonago ezagutzeko. Eta amaitzeko pintxoa eta sagardoa dastatzeko aukera.

Hizkuntza: taldearen arabera

Prezioa: 2 € 

Animatu zaitez!

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.