Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Olinpoko jainkoak San Telmora iritsi dira Museo del Prado eta “la Caixa” Gizarte Ekintzaren eskutik
Rss

Berriak

2018-07-06

Olinpoko jainkoak San Telmora iritsi dira Museo del Prado eta “la Caixa” Gizarte Ekintzaren eskutik

San Telmo Museoa

Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak

Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak erakusketa aurkeztu dugu gaur, eta bihartik aurrera, uztailak 7, bisitatu ahal izango da, urriaren 28ra arte; “la Caixa” Gizarte Ekintzak eta Museo Nacional del Pradok antolatua da, San Telmo Museoaren lankidetzarekin.

Mitologia klasikoaren eta horrek artearen historian izan dituen irudikapenen inguruko begirada zabala eskaintzen du, K.a. I. mendetik K.o. XVIII. mendera arteko 50 pinturen, eskulturen eta objektuen bidez, denak Museo Nacional del Pradoren bildumakoak. Besteak beste, Francisco de Zurbarán, José de Ribera, Pedro Pablo Rubens, Michel-Ange Houasse, Francesco Albani, Corrado Giaquinto eta Leone Leoni-ren lanak egongo dira.

Jarduerak eta Musika Hamabostaldiarekin lankidetza

Erakusketaren komisarioa Fernando Pérez Suescun da, Museo Nacional del Pradoko Hezkuntza Saileko Eduki Didaktikoen burua, eta igande honetan, uztailak 8, hitzaldia eskainiko du.

Gainera, abuztuaren 25eko San Telmo Gauak erakusketa honekin izango du lotura. Horregatik 20:30etik 24:00etara aldi baterako erakusketak, klaustroa eta eliza zabalik egoteaz gain, musika klasikoko DJ sesioa egongo da Mikel Chamizorekin, Musika Hamabostaldiaren lankidetzari esker.

Horrez gain, uztailaren 14tik aurrera bisita gidatuak egongo dira erakusketara. Ohi bezala, asteartetan eta larunbatetan izango dira, 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Gainera, abuztukoetan erakusketarekin lotutako musika piezak entzun ahal izango dira, Musika Hamabostaldiak hautatuak. Bisita gidatuak doan dira sarrera eskuratuta.

Azkenik, San Telmo Museoaren eta Musika Hamabostaldiaren lankidetzari esker, abuztuan zehar erakusketarako sarrera doan izango du Musika Hamabostaldiko “Mitoa eta tradizioa” zikloko kontzerturen baterako sarrera erakusten duen bisitariak.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.