Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2018-10-01

Erromatar Zaragozara bidaia

Oiasso Erromatar Museoa

"Agon" erakusketa

Oiasso Erromatar Museoak asteburuko bidaia bat antolatu du Zaragozara, Caixa Forumen “Agon: La competición en la antigua Grecia” aldi baterako erakusketa bisitatzera joateko. Erakusketa arkeologikoarekin batera, Caesaraugustako erromatar bidea egingo da, Foro, Ibai Portu eta Antzokia eremu museo bihurtuak bisitatuz. Azkenik, bisitaldia egingo da Los Bañales aztarnategi arkeologikora.

Informazio gehiago...

Ibilbidea- Ostiralean, urriaren 19an: Irundik, 16:00etan irteera, eta, 16:30ean, Donostiatik. Zaragozara iritsi eta Goya hotelean ostatu hartu (4*). Arratsaldearen gainerakoa eta afalordua, libre.- Larunbatean, urriaren 20an: hoteletik, 9:30ean irteera Zaragozako erromatar hondakinak bisitatzera Elena Torregarai museoko arduradun zientifikoarekin (foroa, ibai-portua, termak eta antzokia). Bazkalordua, libre. Arratsaldean, bisita gidatua eta kafe-solasaldia, Caixa Forumen “Agon: la competición en la antigua Grecia” erakusketan. Afalordua, libre.- Igandean, urriaren 21ean: Zaragozatik 9:00etan irtenda, bisitaldia Los Bañales erromatar hirira, Javier Andreu aztarnategiko zuzendari zientifikoa eta Nafarroako Unibertsitateko Antzinatearen Historiako irakaslea denak gidatua. 14:00etan, Sádaban bazkaldu, eta itzulera.

** PREZIOA:Pertsona bakoitzeko prezioa gela bikoitzean: 240 € / Pertsona bakoitzeko prezioa banako gelan: 317 €Ez dago prezioan sartuta Zaragozako erromatar museoen bisita, dohainik baita 65 urtetik gorakoentzat. Adingabeek bertan ordainduko dute, 5 euro.El precio incluye: joan-etorria autobusez, ostatua eta gosaria, aipatutako museoetako eta aztarnategi arkeologikoetako sarrerak, bisita gidatuak, langile adituek lagunduta, bazkaria Sádaban, eta ezeztapen eta bidaia asegurua.Izena emateko baldintzak: plaza erreserbatzeko, museora deitu behar da. Plaza hartu ondoren, ordainketa egin beharko da, esku-dirutan nahiz banku-transferentziaz (transferentziaren kontzeptuan izena jarriz), eta inskripzio-orria entregatu. Aurreikusten den talde kopurua 30 pertsonakoa da eta bidaia ezeztatu ahalko da kopuru horretara iristen ez bada. Informazio gehiago: www.oiasso.com edo 943.63.93.53 telefonoan.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.