Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • "Sagarretik sagardora. Sagardotik ozpinera" dastaketa lantegia
Rss

Berriak

2018-11-26

"Sagarretik sagardora. Sagardotik ozpinera" dastaketa lantegia

Igartubeiti Baserri Museoa

Dani Lasa nafar kardu gorriarekin

Parte hartzaileek prozesu guztiari buruzko azalpenak entzun eta sagar ozpinarekin egindako errezetak dastatu ahal izan dituzte.

Igartubeiti Baserri Museoak antolatutako eta Jakoba Errekondok, Dani Lasa eta Llorez sukaldariak eskainitako dastaketa lantegian, sagarretik sagardora eta sagardotik ozpinerako prozesua ezagutzeko aukera izan dugu. 

Jakoba sagar mota ezberdinen azalpenak eskaini ondoren, muztioa, sagardoa eta ozpina nola egiten den azaldu du, parte hartzaileek dastaketa burutu duten bitartean. Esate baterako, albaka eta beste zenbait ozpin mota ere dastatu ditugu.

Dani Lasak eta Llorenz sukaldari katalanak sagardo ozpinarekin egindako saltsa, entsaladetarako alinoak, eskabetxe eta enkurtido errezetak dastatzera eman dizkigute, kardua, orburuak, txerri buztana, onddoak, antxoak, lupia eta beste. Amaitzeko  postreak ere dastatu ditugu, mertxika, fruitu gorri mermelada eta abar.  Errezeta guztiak sagardoarekin egindako ozpinaz eginak, benetan goxoak, guztiak!

Argazkiak

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.