Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2019-02-26

"Industria Paisaia" proiektua aurkezten dugu

Zumalakarregi Museoa

Industria Paisaia web orria

Zumalakarregi Museoak, paisaia industriala babestu, gorde eta sustatzeko asmoarekin, Ormaiztegiko iragan industrialaren memoria bilketa proiektua aurkezten du. 2016ean eginiko “Made in Ormaiztegi” erakusketaren ildoan "Industria Paisaia" plataforma sortu dugu, bertan proiektu honek barnebiltzen dituen eduki ezberdinak ikusgai izateko.

Proiektu honen jatorria Eusko Ikaskuntzak antolatutako “Jakitez” programarako Arantxaxu Garmendia Lasak 1998an egindako ikerketan dago. "Industrializazioaren lehen urratsak Ormaiztegin: Construcciones electro mecánicas Onena (Jose Mª Lasa)"izenburuarekin, XX. mendean Ormaiztegiko industria garapena aztertzen zuena.

Ondoren, 2013an Norberto Ibáñez Ortega, Xabier Irizar Asurabarrena, Zeles Otamendi Jauregi eta José Antonio Pérez Pérezen liburua etorri zen, Ormaiztegi 1860-1970Industrializazioaren garapenari eskainitako lehen tomoa zuzenean Zumalakarregi Museoak 2016an antolatutako erakusketaren oinarria izan zen, Zeles Otamendiren aholkularitzarekin batera.

"Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat" izan zen erakusketa.

Erakusketarekin batera hainbat jarduera osagarri antolatu genituen, topaketa eta hitzaldi hauek ere jaso ditugu "Industria Paisaia" plataforma honetan.

Ildo honi jarraituz eta Irizar S.Coop. babesarekin Ormaiztegiko garapen industrialaren hainbat protagonista elkarrizketatu genituen eta solasaldi hauen bideo grabaketak beraien traskibapenekin ere gehitu ditugu plataforma honetara.

Aipatutako material guztiari Ormaiztegiko garapen industrialaren inguruko beste ikerketa eta jarduerak biltzeko asmoz jaio da "Industria Paisaia" webgunea. Oraingoz gai honi buruzko eskaintza zabala ematen digu azken bi mendeetako memoria industrialari erreparatu nahi diogunentzat.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.