Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Igartubeiti, ikerketa antropologiko baten baitan
Rss

Berriak

2019-02-06

Igartubeiti, ikerketa antropologiko baten baitan

Igartubeiti Baserri Museoa

Bilera Patrim + egitasmoa

Este mes en el Museo Igartubeiti nos reunimos con un equipo de antropólogos de la Universidad del País Vasco. 

EHUko ikerlari hauek aztertzen ari dira hainbat ondare ekipamenduren eta bertako eragile politikoen, kulturalen eta sozialen arteko harremana. Bilera hau Patrim+ landa ondare eta berrikuntza zentroen piriniotar sarearen baitan egin dugu (Interreg V A POCTEFA 2014-2020 programak finantzatzen du), bertako partaide baikara EHUrekin batera eta beste 9 bazkiderekin batera (http://www.patrim.net/eu/).  EHUko talde hau ikerketa soziologiko bat egiten ari da elkarlanean aipatu sarearen dauden bazkide hauekin: Graus-eko (Huesca) Udaleko Centro Espacio Pirineos, Esterri d’Aneu-ko Consorci Ecomuseu dels Valls d’Àneu (Lleida), Ezkioko Igartubeiti Museoa eta Seix-eko Gaztelua (Midi-Pyrénées, Frantzia). Lan talde honen helburua da ikertzea eta aztertzea aipatu zentroen arteko harremana bertako biztanleriarekin eta lurraldeko eragile soziokulturalekin, politikoekin eta ekonomikoekin. Valles del Couserans-eko Ondarearen Interpretazio Zentroa. EHUko ikerketa taldeko Iñaki Arrieta Urtizberea eta Elena Ramirez Boixaderas elkartu ziren Igartubeiti Museoko arduraduna den Kizkitza Ugarteburu Plazaolarekin eta K6 Gestión Culturaleko Nerea Izagirre Elizondorekin.   

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.