Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Igartubeitiko zizeilua, HAU Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketan
Rss

Berriak

2019-02-06

Igartubeitiko zizeilua, HAU Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketan

Igartubeiti Baserri Museoa

Igartubeitiko zizeilua

Bitamine Faktoria mugaz gaindiko sormen eta kultura ekoizpen lantegiak antolatzen duen deialdiaren 3. edizioa da oraingoa eta zizeilu objektua hautatu da, euskal baserrietan jatorrizko altzaria. Oinarrietan Igartubeitiko webgunean azaltzen den zizeiluaren inguruko informazioari erreferentzia egiten diote eta Igartubeiti baserrian dagoen zizeiluaren bi argazki azaltzen dira.

Lehiaketa honek euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea du helburu. Diseinu garaikidearen begiradatik egokitu, berritu eta berrinterpretatzea eskatzen da. Gure historiarekin lotura berriak sortu nahi dira eta diseinu alorrean ikerketa ildoak zabaldu ere.

Lehiaketa hau diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionalei edo kolektiboei zuzentzen da. (industria- eta produktu-diseinua, arkitektura, ingeniaritzak, arte ederrak, etab.).

Jasotako proiektuak irizpide hauen arabera baloratuko ditu epaimahiak:

  • Diseinuaren funtzionaltasuna eta kalitatea
  • Jatorrizko diseinuari erantsitako ekarpen berritzaileak
  • Diseinuaren bideragarritasun ekonomikoa, balizko merkaturatzea aintzat hartuz
  • Jatorrizko diseinuarekiko prototipoak duen doitasuna
  • Prototipoaren gauzatze-kalitatea
  • Irudiaren komunikazio-balioa
  • Jasangarritasuna eta ingurumen-eragina

Epaimahaia diseinuko eta euskal etnografiako alorretako aditu hauek osatuta egongo da:

  • Jaume Ramírez Pujolar (Ramírez i Carrillo estudioko diseinatzailea)
  • Fermín Leizaola Calvo (Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria)
  • Elisabeth Urrutia Bea (industria-diseinuko irakaslea eta ikerlaria Mondragon
  • Unibertsitatean)
  • Agurtzane Garai Ibarlucea (San Telmo Museoko jarduera eta proiektu arduraduna)
  • Bitamine Faktoriako lantaldeko kide bat

Taloaskea (2017) eta Kutxa (2018) izan dira aurreko deialdietan aztergai.

Deialdia apirilaren 8 arte zabalik egongo da eta ekainean proiektu sarituaz eta diseinu nabarmenez osatutako erakusketa San Telmo Museoan antolatuko da. 

Deialdiaren xehetasun gehiago 

Esan bezala, oinarrietan Igartubeitiko webgunean azaltzen den zizeiluaren inguruko informazioari erreferentzia egiten diote eta Igartubeiti baserrian dagoen zizeiluaren bi argazki azaltzen dira. 

Ekimen honek ondorengo erakundeen babesa jaso du: San Telmo Museoa, Mondragon Unibertsitatea, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Ramírez i Carrillo estudioa.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.