Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • San Telmo Museoak "Arzak bere saltsan aurkeztu du", sukaldariari egindako aitorpena
Rss

Berriak

2019-03-26

San Telmo Museoak "Arzak bere saltsan aurkeztu du", sukaldariari egindako aitorpena

San Telmo Museoa

Arzak bere saltsan

Arzak bere saltsan erakusketa aurkeztu eta ireki dugu gaur. Erakusketa, museoko Laborategian dagoena, Luisa López Telleriak komisariatu du, eta doan bisitatu ahal izango da martxoaren 26tik ekainaren 16ra. Gainera, jarduera programazio zabal batek osatuko du.

Donostiako San Telmo Museoak Arzak bere saltsan aurkeztu du, ezagutzera ematen dituena sukaldari bat, Arzak; mugimendu bat, Euskal Sukaldaritza Berria; mahai asko, Alto Vinagreseko jatetxekoak 1897tik, eta idazle baten gogoeta, Hasier Etxeberria.

Erakusketaren helburua da euskal gastronomiaren historian sakontzea eta baita ere, Arzak Jatetxearen sukaldaritzan eta hori ahalbidetu zuen familian. Beren istorioak ere, bodegako mahaitik egungo abangoardiako jatetxera garamatzatenak, badira ospakizunen, afaltzera ateratzeko ohituraren eta oturuntzen historia. Gastronomiaren gizarte historia da.

Jarduerak San Telmo Museoan

San Telmo Museoak Zeharkako begiradak antolatu ditu komisarioekin eta sukaldaritza munduko adituekin, besteak beste, Luisa López, Aizpea Goenaga, Mikel Zeberio, Tatus Fombellida eta Xabier Gutierrez.

Horrez gain San Telmo pil-pilean bisita gastronomikoak errekuperatuko ditu museoak gure gastronomiaren historian ibilbidea egiteko amaieran Bokadon produktu dastaketa eginez.

Gainera, El proceso creativo en el laboratorio de Arzak hitzaldia eskainiko dute Elena Arzakek, Xabier Gutiérrezek eta Igor Zalakainek eta bi proiekzio ere izango dira: Etxe bat da mundua (Hasier Etxeberria, 2009) eta Mesas y musas. Emakumeak Juan Mariren bidaide (Oier Aranzabal, 2019).

Eskaintza osatzeko, familientzako jarduerak egongo dira maiatzean eta ekainean: Sutondoan, gure saltsan.

Ikusi San Telmo Museoko jardueren xehetasunak

Jarduerak Tabakaleran, BCCn eta Donostian zehar

  • Tabakaleran Arzak. Mundua osoa lau koloretan margotua erakusketa, ardo dastaketak eta Babetten oturuntzaren proiekzioa egongo dira.
  • Halaber, Basque Culinary Center-en Arzaken eta Subijanaren plater entzutetsuenak egiteko tailerrak eskainiko dituzte.
  • Azkenik Donostian zehar bi ekimen egongo dira. Batetik, Kaleko elkartasuna ibilbidean, San Telmo eta Tabakalera artean Juan Mariren pintxo gustukoenak -arrautza frijituak eta pikilloko piperrarekin- dastatu ahal izateko postuak, Zaporeaken elkartasun proiektua babesteko, GKEk antolatua martxoak 31n, apirilaren 7an eta 14an. Bestetik, Arzak bat eskatzeko aukera ere izango da hiriko zenbait tabernatan; izan ere, Juan Mari Arzaken plater gustukoena den arrautza frijitu eta pikillo piperrez egindako pintxoak egongo dira. Honen antolatzaileak dira Hostelería Gipuzkoa, Instituto del Pintxo donostiarra, Basque Tour, Zaporeak, Hoteles de Gipuzkoa.
 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.