Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2019-05-06

Bide Berdetik mahaira

Zumalakarregi Museoa

Clara Gutierrez

Zumalakarregi Museoak esperientzia sentsoriala antolatzen du X. Mutiloa- Ormaiztegi Bide Berde egunean

Paisaia berde jangarria ikusezin geratzen da gure oinen azpian mendira jotzen dugun bakoitzean. Baina datorren maiatzaren 11ean, Zumalakarregi Museoak antolatzen duen X. Ormaiztegi - Mutiloa Bide Berde egunean horrela izateari utziko dio. Clara Gutierrez biologo eta etnobotanikoari esker, bidean topa ditzakegun landare ezberdinak identifikatzen ikasiko dugu. 9:30etan Lierniatik abiatuko gara, Bide Berdetik barrena, bertako landare espezie jangarri eta medizinal ezberdinak bilduko ditugu.  

Mundu naturaleko jakintza ezagutuz, zapore arrigarriko mundu hau dastatuko dugu. Mutiloa iristea, Clara Gutierrezek tailer gastronomiko batean, bidean jasotako landare hauek sukaldatzeko teknikak erakutsiko dizkigu eta gutizia zoragarri bilakatuko ditugu. Bazkari lilugarri bat ospatuko dugu prestaturiko jaki guztiekin.

15:30etan Liernira itzuliz amaituko dugu eguna, eta agurtuko dugu Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen X. edizioa. Dohainik. Plaza mugatuak, aurrez izen ematea beharrezkoa da.

Posta elektronikoa: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus. Telf: 943 88 99 00.

 
 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.