Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Itsasoaren Europako Egunaren ospakizuna, Maiatzak 20
Rss

Berriak

2019-05-14

Itsasoaren Europako Egunaren ospakizuna, Maiatzak 20

Euskal Itsas Museoa

Itsasoaren Europako Eguna - EIM

Itsasoaren Europako Egunaren ospakizuna, Maiatzak 20

2019/05/14. Aurten ere Itsasoaren Europako Egunagatik ospakizun amankomuna egingo dugu erakunde hauen artean: AZTI, AQUARIUM DONOSTIA, NAVEGAVELA, EUSKAL ITSAS MUSEOA GIPUZKOA, MATER MUSEOA, DONOSTIAKO KLUB NAUTIKO ERREALA, DONOSTIAKO TENIS ELKARTE ERREALA, PANTHALASA BLUE FACTORY eta ALBAOLA. Aurtengo hitzordua maiatzaren 20an, astelehena, izango da Donostiako Aquariumen.

Itsasoaren Europako Egunak itsasoaren garrantziaz eta bere zaintzaz ohartaraztea du xede. Bereziki, itsasoen kutsaduraren arazoa eta bai itsasoan bai hondartzan aurkitzen dugun zaborra jasotzea zein beharrezkoa den azpimarratu nahi du. Apirila ezkeroztik Donostiako EKINTZA IKASTOLAREKIN elkarlaneko proiektua aurrera ari da eramaten egitasmo ezberdinen bidez: hitzaldiak, hondartzen garbiketa, jasotako zaborrekin collage lehiaketa, etab.

Maiatzaren 20ko aurreko eta ondorengo astean, Euskal Itsas Museoan Ikusgai izango da Panthalassa Blue Factory kolektiboaren proiektuaren baitan Sergio Penzok euskal kostaldeko hondartza nagusietan jasotako plastiko zaborrez egindako “Plastik Family” eskultura multzoa. Egun batzuetan ere Ekintza Ikastolaren ikasleek egindako collageak jarriko dira ikusgai.

Maiatzak 20 astelehenerako antolaturiko eta Ekintza Ikastolako ikasleen pardaidetza izango duten ekitaldiak hauek dira:

-Donostiako portuan, Navegavelako Beti Aitxe belaontzian hitzaldia: nola nabigatu kutsatu gabe.

-Aquariumen topaketa: erakunde partehartzaileen arduradunek solasaldia izango dute ikasleekin gure itsasoak zaintzeko beharraren inguruan. Elkarrekin argazkia egin eta Aquarium bisitatu ondoren, Conservas Olasagastiren eta Malagissona garagardoaren eskutik gastronomiaz dastatzeko aukera izango dugu.

-Ekintza Ikastolako DBH 3ko ikasleak badiara irtengo dira Donostiako Klub Nautikoko padel SUP tauletan eta piraguetan itsasoko eta Ondarretako hondartzako zaborrak jasotzeko. Jasotzen dituzten hondarrekin eskultura osatuko dute, Donostiako Klub Nautiko sarreran jarriko dena, itsas zaborren arazo handi hau ikusgarri egiteko.   

-Navegavela badian arituko da Neuston sare batekin zaborra jasotzen.

Maiatzaren 20an Europa guztian, jarduera ezberdinen bidez, gure itsasoak zaintzeko garrantzia gogorarazten da, gure biziraupena hein handi batean horren baitan dago eta. Europar Batasunak sustaturiko ekintza hau Penintsulako iparraldean Donostian bakarrik ospatzen da.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.