Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Ibon Aranberrik "Itzal marra" interbentzioa aurkeztu du Museo Bikoitza proiektuko lehen edizioan
Rss

Berriak

2019-06-11

Ibon Aranberrik "Itzal marra" interbentzioa aurkeztu du Museo Bikoitza proiektuko lehen edizioan

San Telmo Museoa

Itzal marra, Ibon Aranberri

Ibon Aranberrik, Museo Bikoitza proiektuaren lehen edizioan aritu den artistak, bere lanaren emaitza aurkeztu du San Telmo Museoan: Itzal marra. Obra gaurtik, ekainak 11, aurrera egongo da ikusgai museoan.

Lehen edizio honetarako, Aranberrik interbentzio bikoitz bat sortu du, museoko funts lekualdatuetatik sortutako material eta estratuez osatua. Itzal marra izenburupean, batetik, biltegiratze-sistema gisa eskuz egindako egitura bat berreraikitzen du, eta, bestetik, aurkitutako gainazaletako idazkunen gainean sortutako kalkoen bilduma oso bat aurkezten du. Bat museoko klaustroan egongo da eta bestea oroitarrien biltegian (elizako atrioaren ondoan).

Museo Bikoitza

2018an aurkeztu zuen museoak Museo Bikoitza proiektua. Museoan egingo den aldizkako esku-hartzeen programa bat da, urtero gonbidatutako artista batek egingo duena (proiektua abiatzeko Asier Mendizabalek Ibon Aranberri hautatu zuen), eta museoarekin lotuta lan egingo du artista horrek proiektu berri baten produkzioan. Helburua da bildumaren eta kontakizun museografikoaren hainbat berrirakurketa ahalbidetzea, artista ezberdinen eskutik.

Proiektu bakoitza egiten duen artistak hurrengo proiektuaren aukeraketan, gonbidapenean eta jarraipenean parte hartzen du. Horrela, epe luzera, programaren metatutako emaitza ez da pertsona bakar baten irizpide partikularrera lotuta egongo; aitzitik, museoarekin konprometitutako kolektibitate baten bidez sortuko da, museoan bertan parte hartzearen bidez.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.